Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
piperdun 1 izond piperra duena.
Huna janariak: salda - moleta piperduna - oiloa irrizarekin - entsalada - gasna - sagar pastiza - arno eta kafe nahikoa. Herria 2004-07-22
2 irud/hed
Koro irakasleak [...] gehien bat Pablo tentatzeko erabiltzen zuen mingain piperduna, baina inor ez zegoen erabat salbu. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 71. orr.
Kontua da euskaraz irakurtzen ez duen euskaldunak ezin duela liburu hau baztertu, gatz eta piperdun gogoeta alimalea ("ona filma; liburuaren aldean, hala ere, galdu egiten du") patxadaz botako badu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 49. orr.