Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pinudi (orobat pinadi g.er. eta pinadoi g.er.) 1 iz pinuz landaturiko lekua, pinu basoa.

Hara-hona ibiltzen zen ordoki latzean, alertzez eta urkiz beteriko sastraketan, pinudietan, lakioak eta segadak ipiniz, ehiza xeheari eskopetaz segika, ehiza larria noiz agertuko zelatan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Ermitak gehiago ematen zuen artzain-txabola bat eta bista bakarra inguruko pinudia zen, eta pinu artetik hurbileko mendi bat, hura ere pinuz betea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 35. orr.

Txarrantxa hesi bat saltatu genuen eta, belardia lasterka gurutzatuta, pinudian sartu.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 11. orr.

Pinudiak mistralaren menpe; berriro.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 288. orr.

Urkidi bat eta pinudi bat zeuzkan ezker-eskuin, bi hego bailiran, ilunagoa bata eta argiagoa bestea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.

Gure auzotik pinudirantz ateratzen zen bidean ilaran zeuden txabola guztiak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 164. orr.

Goraxeago pinudien berde mingotsa, eta azken zatian harkaitzen grisa nagusitzen da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 16. orr.

Baso itxiak inguratzen du hiru eta hiru sei erreiko asfalto tartea, eta lo dago pagadi, harizti eta pinudizko paisaia isiltasunean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 10. orr.

Oñatin, Urtigain inguruan, 10 hektara pinudi dira erre eta Azkoitian, Azkarate gainean, kasik hektara bat pinudi.  Herria   2003-08-14

2 (izenondoekin)

Orain bideak pinudi eder bat segitzen du eta, hantxe, mendiaren azken bizkarrek sator meta alimale batzuk dirudite, lerroz lerro eraikiak, ordokiak eremu osoa berdindu aitzin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Iratzeen freskotasuna, haizearen fereka, pinudi hurbilaren xuxurla magikoa...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Alde batean, ez oso urrun, pinudi urdinxka baten isla iluna atzematen zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Bere gelakoarena bezalako beste ehun edo mila leiho, denak barla edo patio berera begira, edo hiriaren periferia hartako pinudi sastar batera, gehienez ere.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 42. orr.

Noizean behin, ibar zabal bat, herri ketsu baten kokaleku; gero, pinudi sarriak, sugar itsugarriak islatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 397. orr.

Gari soro soilduak eta pinudi urriak tartekatzen ziren autobideko bi aldeetara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Pinudi bazterreko zangan topatu duzu?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 102. orr.

Norris Point aldeko Baya Ederrak izai eta pinudi usaina du gauaz.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pinudiak mistralaren menpe (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus