Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pinuak platanoa eta gaztaina, lizarra eta akazia ordezkatu ditu hemendik gora. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 87. orr.
Hogeita bost metro luzeko pinu bat, adarrez oso jantzia, zortzi zaldi ondo sendoak tiraka zituela. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 81. orr.
Hala, Sanmarkeko mila urtetako pago zahar guztiak errotik moztu, eta pinuak aldatu zituen, pinus insignis hosto-ilunak, doluzko zapi bat bezala zabaldu zirenak lehenengo aldiz Liputzeko eskualdean. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 46. orr.
Pinuak bentaja duela, ez duela inor behar, aldatu eta kitto, bota arte. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 55. orr.
Gure osaba Bordele aldean ibili zen, pinuak botatzen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 109. orr.
Pinuen adaburuak laino artean, kanpai-hotsa urrunago. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.
Igaro eta berrehun bat metrora pagadi txiki batek ordezkatu zituen pinu tenteak. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 26. orr.
Distira azkar haien argipean pinu itzelen multzo sakabanatuak ikusten ziren han-hemenka agertzen eta desagertzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 145. orr.
Inguruan, alde batetik, aintziratxoak zituen, eta bestetik pinu eta izai tantai ederrak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 80. orr.
Sutearen ondorioz bost hektarea pinu eta arte erre ziren ostegunean Erreniegan. Berria - Euskal Herria 2004-08-15
Altzifretik eta pinutik erretxina ateratzen den bezala, zedrotik, hain zuzen, zedro-olioa esaten zaion koipea ateratzen da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.
Pinu beltz: Kuromatsu (Pinus thunbergii). Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.
Pinu gorri: Akamatsu (Pinus densiflora). Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.
Haranetako nekazaritza uztearekin eta insignis pinuaren ezarpenarekin paisaia erabal aldatu da ekosistemaren kalterako. Berria - Euskal Herria 2004-07-08
Eta pinuzko mahai bat, bi gizon eserita zeudena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 102. orr.
Pinu-erretxinaren usaina ekarri zuen aireak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 166. orr.
Suak kiskalitako pinu-enbor zaharrak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.
Pinu egurra erre eta erre ari ziren galdarak eta haien paretek dar-dar egiten zuten lurrunaren presiopean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.
Oposizioko burua pinu oholezko kutxan nahi duena. Berria - Euskal Herria 2004-09-08
Nekazariek urrundik nabaritzen ei dute nola Panek bere buru erdi basatia jazten duen, pinu adarrak astinduz. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 265. orr.
Pinu-orri horien gainean gozatu zen Byron Teresaz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.
Pinua Jainkoaren zuhaitza denez gero, zezenak pinu-hostoak jaten baditu, zuri bihurtuko da. orobat pinaburu, orbel eta pinu-orratz deseginez betetako bidexka ihintz-tantaz blai denari. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 46. orr.
Euri-tantek, bizirik jarraitu nahian, pinu-bizarrei eusten zieten. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 90. orr.
Hegan doaz verstak, hegan hurbiltzen zaizkizu merkatariak kibitketako gida-aulkietan eseririk, hegan doa basoa bidearen alde banatan, izei eta pinu ilara ilunekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.
Eta pago arteko bortxaketa horri sustengua eskainiz, pinu sail amaigabeak, berdeari marroia erantsiz, eta marroiari lehor kolore hitsaren ñabardura hori. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 123. orr.
Bidea zelai neurrigabeetan aurrera hedatzen zen batzuetan, begiari ikuspegi zabal irekia eskainiz, eta pinu oihan mugagabeen azpitik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 339. orr.
Tximistak jotako pinu basotxoa sutan zegoen oraindik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 162. orr.
Leguak eta leguak luze eta zabal dituzten pinu-landa bukatze-gabeak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 49. orr.
Ocote: pinu-mota erretxintsu bat, zuziak egiteko baliagarria. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 117. orr.
· Haren atzetik, gurdi bat lau mutil gaizki jantziekin, pinu-landatzen ari zirela. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 81. orr.