Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pinakulu (orobat pinakulo g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian pinakulu agertzen da) iz piramide edo kono formako elementua, arkitektura-lanak apaintzen dituena.

Elizen pinakuluak ikusten nituen, A letra larrien modukoak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 54. orr.

Eliza bertan uztera nindoala, horra non ikusi ditudan, ezkerrera itzulita, Iruñeko katedral beneragarriaren harresi goi beltzak, leihaje flamigeroko ojibak, pinakulu delikatuak, horma-bular sendoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 195. orr.

Orduan, Frodok, Barad-dûrko dorrerik garaieneko pinakulu krudelak eta burdinazko koroa ikusi zituen, beltz, inguruko itzal erraldoiak baino beltzagoak eta itzaltsuagoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.

Han-hemenka azaltzen zen gandu artetik [...] pinakulo bat, kupula bat; bistako gauzak, izenik gabeak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 76. orr.

Pinakulu kalatu batek burutzen duen apezpikuaren tronua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 197. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus