Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pilula hartu eta ur pixka batekin irentsi nuen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 24. orr.
Ez zuen asmatzen pilula ahora eramaten. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 105. orr.
Aspertu dela mundu honetaz eta pilula bat emateko, behin betikoz lokarrarazten dutenetarik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 296. orr.
Jakin nuen pilulak hartzen zituela odol-presio garairako. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 349. orr.
Munduak ez dauka ezer berarentzat, morfina tanto eta pilula horiek izan ezean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 126. orr.
HIESaren birusari aurre egiteko erabiltzen den botika, "hiru pilulen koktela" deitzen dioten hori, oso garestia da. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.
Neurofin deituriko pilula batzuk hartu behar dituela. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 175. orr.
50 miligramoko pilula bat eguneko. Berria - Gaiak 2004-08-18
Guardek bazituzten 11.500 pirula sesituak Biriatuko mugazubian, "ecstasy" deitzen den drogatik. Herria 2004-12-23
Autoan bost mila speed pilula zituen gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Azkoitian. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Pilula edo injekzioa. Berria - Euskal Herria 2004-10-27
Pilula lasaigarriak hartzen ariko balitz bezala. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 253. orr.
LSD pilula haluzinagarri bat hartu izan balu bezala. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 25. orr.
Hogei pilula flipagarri omen zeuzkan gameluño baten atxiloketari capo arriskutsu batenaren tratamendua eman behar izan nion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.
Mastodonte bat akatzeko adina pilula lo-eragile. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.
Pilula antikontzeptiboa hartuz gero, hilekoak gutxiago irauten du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 46. orr.
Kasualitatea al da gaur egun pilula antisorgailuak emakumezkoentzat bakarrik egotea? Berria - Euskal Herria 2004-10-27
Esan nahi dudana da antsiolitikoen, lasaigarrien eta pilula antidepresiboen dosia apurka-apurka jaitsi beharrean zegoela. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 160. orr.
Egingo dizkizut di-da batean gizenduko zaituzten pilula harrigarri batzuk. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.
Pilula psikorekatzaile batzuk eman dizkidate lasai nadin, poztu nadin. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.
Emandako botika guztiak komun-zulotik behera bota nituen: pilula arrosak, zuriak, urdinak. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.
Abortatzeko pilula etxean hartu ahal izatea erabaki du Frantziak. Berria - Euskal Herria 2004-07-25
Emakumeentzako pilula askoz ere kopla gutxiagorekin plazaratu zuten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 89. orr.
Biharamuneko pilula arrisku egoera batean hartzeko pentsatuta dago. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 108. orr.
Bat-batean lotarako pilulen eragina nabaritzen hasi zen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 116. orr.
Bazekien lo egiteko pilulak besterik ez zirela. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 70. orr.
Haurdunaldia eteteko pilularen aldeko kanpainak sustatzen jarraitzen badu Elizatik botako duela mehatxu egin dio Hondurasko Apezpiku Batzarrak Osasun ministroari. Berria - Gaiak 2004-02-08
Alferrik izan ziren azken orduko pilulen alde esan nizkion guztiak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 100. orr.
Mina kentzeko pilulen tutu bat, erreduretarako benden pakete bat eta burua bermatzeko aluminiozko tramankulu txiki bat eman dizkiote erietxean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 137. orr.
Ohe gainean utzi eta pilula potoa atera zuen handik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.
Pilula-dosiaren gutxitzearekin batera, bizigogoa berreskuratzen da, Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 159. orr.
Eskuak astiro eta zehaztasun handiz lehortu ondoren, estriknina-pilulen kutxa txiki bat atera zuen txalekoaren goialdeko poltsikotik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 449. orr.
Raimundo Silva benzendrina-pilula bat irentsi izan balu bezain erne baitago. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 65. orr.
Horretan ari zirela, Himmlerrek ahoan ezkutaturik zeraman pozoi pilula bat irentsi zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 311. orr.
Bitamina pilula miragarriak aipatuko zizkion batek, aloe landarearen mirakulu sinesgaitzak goraipatuko beste batek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.
Biharamunera arte ez zuen hartuko kimioterapia pilula. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 66. orr.
Elkargik urtero antolatzen duen enpresaburuen topaketan hainbat pilula errezetatu dira. Berria - Ekonomia 2006-04-07
Emozioz eta sentipenez beteriko pilula bat da Berria - Kultura 2004-05-01
Halaber, urte hartan pastilla itxurako antisorgailua, "pilula" famatua, jarri zen salgai. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.
Emakumea bere independentzia ekonomiko, sozial eta afektiboa berreskuratzeko egiten ari den iraultzan pilulak eragin handia izan du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 91. orr.
Pilulari esker, emakumeak berak kontrolatu ahal izan du bere ugalkortasuna. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 91. orr.
Uste nuen pilula hartzen zenuela. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 255. orr.
Bada pentsatzen duenik azterketa ginekologikoak pilula hartzen duten emakumeek edo DIUa jarrita dutenek bakarrik egin behar dituztela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 51. orr.
Pilula kontrazepzio metodo ona da, baina diziplina behar da egunero-egunero. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 101. orr.
Hilekoaren lehen egunean hartzen da lehenengo pilula. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.
Berez, ez da haurdunaldirik gertatzen pilula behar bezala hartzen denean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.
Horietako bat da pilula partxeen bidez hartzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 95. orr.
Pertsonaiak, sugearen sagarrari haginka egin ostean, badoaz inkontzientziaren paradisutik egotzita haluzinaziora, borrokara, mozkorrera, bakardadera, piluladikziora, heriotzaren nagusitasun eta ezinbestekotasun itzela guztian eta funtsean sentitzera. Berria - Kultura 2004-09-08
abortatzeko pilula (5); biharamuneko pilula (13); estasi pilula (7); estasi pilula atzeman (3); gizonentzako pilula (9); lotarako pilula (3); pilula atzeman (4); pilula bakarra hartu (3); pilula bat irentsi (3); pilula hartu (16); pilula hartu behar (8); pilula hartzea (4); pilula hartzeko (5); pilula hartzen (19)
biharamuneko pilulak (3); lo egiteko pilulak (9); lotarako pilulak (5); pilulak eman (3); pilulak hartu (11); pilulak hartzen (10)
gizonentzako pilularen (9); gizonentzako pilularen inguruan (3); gizonentzako pilularen inguruko (3); pilularen eragin (4)
lotarako pilulen (5); pilulen bidez (3); pilulen eragina (3)