Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pilotari 1 iz pilotan jokatzen duen pertsona; bereziki, pilota jokoa lanbidetzat duena.

Xala pilotariak egin zuen ohorezko sakea.  Berria - Kirola   2004-11-07

Nik pilotarien aldageletan lan egiten nuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 132. orr.

Punduen arabera, pilotariak txalotzen ala gogorki iraintzen zituzten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 189. orr.

Pilotariak beti plaza gizonak direla nahiago dute behin betikotz sinetsi!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 302. orr.

Pilotarien giroko Habanan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 122. orr.

Han gelditu zen pilotarien arduradun eta, harrezkero, hura zuten Jai Alaiko nagusiek zakurrik leial eta beltzena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 257. orr.

Horrelaxe amaituko dira Felix eta Patxi pilotarien partidarik zailena izan zitekeena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 190. orr.

Enpresaren eta pilotariaren botileroak.  Berria - Kirola   2004-03-17

Seme koxkorra besoetan duela, pilotariz jantzita frontoi batean...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 92. orr.

Euskal Herria Zuzenean, Lapurtarren Biltzarra, Demoak, Herriarekin apaizen elkartea eta Pilotarien Elkartea Ibaetako Foroko kide dira atzotik hona.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Bazkari on bat bururatzean, eskaini dira Pilotarien Biltzarraren ohorezko medailak.  Herria   2001-10-11

Hiru aldiz urtean elgarretaratzen dira Pilotarien Biltzarra eta Pilotarien Batzarra anaitasun haundienean.  Herria   2004-10-07

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Peio, Donibane Lohitzuneko pilotari ohi famatuak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 37. orr.

Arretxe pilotari ospetsua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 42. orr.

Untzorondarrak ez du hortan hobenik, pilotari pollita heldu da dituen ahalekin.  Herria   2005-03-24

Baina zer pilotari ederra heldu den ere Amulet gaztea.  Herria   2005-09-01

Fernando da oraino pilotari azkarra.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 45. orr.

Hirugarrena, Julian, sekulako pilotaria.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 99. orr.

Aspaldixkoan, lehen maileko pilotari esku-huskariak, berezkoak deitzen diren horiek, arras makur doatzi Federazioarekin.  Herria   2005-03-24

Euskal Pilotari Berezkoen xapelgo ofiziala da hor hasiko 16.30tan.  Herria   2005-10-13

Fred's hondartzako ostatuetariko bat zen, pilotari euskaldunen biltxokoa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 251. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Abadearen pilotari bihotzaren sendo ospea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 12. orr.

Dominique Sasco arbonarra batetik eta Paxkal Ezcurra urruñarra bestetik, biak ere pilotari arrazakoak.  Herria   2001-10-25

Batere seriostasun eta pilotari manerarik gabe agertu da baztandarra, gizendua berriz ere eta hatsik ez.  Herria   2004-03-25

Berdintzen zirelarik bi pilotari andanak [...] oihu egiten zuen xaxariak jendea beroarazteko jokatzeari buruz: "Kintzez berdin! Trebesa libro!".  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 19. orr.

-Herrian hilobi bakarra egon zen -pilotari taxuan bota zidan, bote prontoan, basoa hartzeko keinuan eutsiz hitzei.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 140. orr.

4 (izenondo gisa)

Isidoro Urtsuak bere estilo xamur horretara Iruñeko Eliz Artxibo Handitik atera dituen XVII. mendeko apez pilotarien kontu bihurriak lekuko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus