Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Praka estuak eta pantiak lurrean daude pilo batean nahasita. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.
Ura isuri zuen liburu eskuratu berrien pilo baten gainera, sarrerako salmahaiaren ondoko mahai baten gainean baitzeuden. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 45. orr.
Hirugarren gelan zapata bitxien pilo batean [...] neronek aukeratu nitzakeen, presaz, oinetan ondoen zegozkidanak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 104. orr.
Bainugelan, xaboia eta esku-oihalak pilo batean, eta arasan maindire garbiak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.
18tik 19rako gauean batez ere, sekulako piloak ikusten dira urtero; itxura denez, kometa baten hondakinen artetik-edo igarotzen gara une horretan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 392. orr.
Lucyk orduak eta orduak ematen ditu ohe gainean etzanda, hutsari begira edo aldizkari zaharretan ikusmiran, ez agortzeko moduko piloa baitirudi duela gordeta. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 152. orr.
Erosteko begiz jota zituen arropen piloan soineko beltza utzi eta beste bat probatzera. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.
Pilo txiki bat osatu zuten belar gainean elastiko eta oinetakoekin. Une txikien pilo handiaren neke jasangaitza. Aitor Arana «Onan», 2000 - 116. orr.
Espainiako Enbaxadako gizon biren laguntza erostea lorturik, bi horien bidez hango dokumentuen artetik pilo politak eskuratuz joan ei zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 176. orr.
Etxeko bazter guztiak hartuak zituen erlikia pilo eskerga hartan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.
Posible bada, kafesne eder batekin hasi behar da eguna, eta ondoren kaka pilo eder bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 79. orr.
Botila puska ezpalduen gainean eroso eserita zegoen aurreko gaueko katu argala, aurpegia garbitzen zakar pilo baten tontorrean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.
Gu herrirako sarreran geunden, bidea mozteko bildu genuen zabor piloari su ematen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 11. orr.
Behi gorotz piloak nonahi. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 149. orr.
Familiako paper eta argazki piloa ordenatzen ari zela, [...]. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.
Isil-isilik, hesi garai bateko ate txiki batetik sartu ziren; beste aldean, ohol pilo izugarriak zeuden. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 404. orr.
Disko konpaktu piloa lurretik sakabanatuta. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 57. orr.
Txatarra pilo baten erdian bizikleta baten eserlekua topatu nuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 106. orr.
Belar piloa nuen aurrean, desafioka. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 40. orr.
Mailuekin den-dena suntsitu zuten eta Goldstein konorterik gabe utzi zuten oihal-pilo baten gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 481. orr.
Jende gehienaren memoria zarama pilo bat besterik ez da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 64. orr.
Nafarrak gurutzeekin eta eskapularioekin zetozela denak, txapel gorriekin eta arma pilo batekin, eta gainera Jaungoikoagan sinesten zutela. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 60. orr.
Biluzik zetzan zarpail ugerdo pilo baten gainean, besoa burua babesteko jasota. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 229. orr.
Jende-multzo izugarria ere bildu zitzaien, larrapote-piloa bezain ugaria. Elizen arteko biblia Jdt 2,20
Mutiko piloa zegoen aurrean, aitamak ere ugari. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 125. orr.
Gopal eta Maitane ezkondu, seme alaba piloa eduki eta hil arte, urte askoan, oso zoriontsu izan ziren. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 122. orr.
-Guardia zibil piloa dabil, udaletxeko plazan lau jeep daude eta hobeto duzu trenbide ondotik joan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 204. orr.
Ikasle pilo bat ari zen zerrendak irakurtzen, multzoan denak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 125. orr.
Nafarrek jende piloa hil zutela Iruñan, eta Beran, eta Altsasun, eta Tafallan, eta halako lekuetan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 43. orr.
Poliziek eurek deitu omen zuten txandako abokatua, «atxilotu piloa» zegoela-eta 17: 30ean komisarian ager zedin. Berria - Euskal Herria 2004-04-02
Era eta maila askotako jende pilo batek bertatik bertara miretsi ahal izan zuen segizio paregabe hura. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 221. orr.
Horrelako tramankulu bat mugiarazteko jende eta abere pilo bat behar izaten delako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 297. orr.
Klon pilo bat ere beharko dugu noski: besteak beste, Metxaren eta Mikel Antzaren klon mordoxka ederra. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.
Jesarleku piloa dago libre. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 158. orr.
Ordutik aurrera Gabrielez jabetzen den emozio piloaren adierazpena literatura sakratua da. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 71. orr.
Aukerarik txikiena dudanean, diru-pilo bat irabaziko dut. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 406. orr.
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Martinek diru piloa utzi zion anaiari alde egin baino lehen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 116. orr.
Futbolaz ari dira; ezagutzen ez dudan izen piloa bota dute. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 49. orr.
Horrek esan nahi du gure bizitza gezur-pilo bat besterik ez dela izan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.
Urte-piloa daramazue Lurdesek eta biok elgarrekin. Herria 2005-02-10
Denbora pilo bat ematen nuen han. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.
Gauza piloa ikasi nuen. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 38. orr.
Hirugarren egunean, gauza pilo bat gertatu zaigu, marrazki liburuetako orriak aida batean pasatzean bezala. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.
Gauza pilo bat daude arrotzak zaizkidanak baina egin behar (eta beharko) ditudanak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 241. orr.
Galdera pilo bat zebilkion arrapaladan buruan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.
Europan parerik ez duen memoria historiko tragikoa heredatu dugu etxeetan; eta eskolan eta bizitza ofizial publikoan mitologia pilo bat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.
Fabrikan ordu estra piloa sartu behar izaten nuen soldata eskasa pittin bat osatzeko. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 163. orr.
Bai, egia, baina pijopaila jendeak, jende gisa, mordoan eta piloan, hortzetako ikara ematen du. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.
Gelaren erdian mahai txiki bat zegoen eta, haren gainean, paperak, piloan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 176. orr.
Ehundaka gazte, lepoan zapi gorria zutela ia denak, eta agureak, oinez, piloan, mugituz eta zalapartan istingan eta landare artean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 109. orr.
-A, ba, niri orain pilo bat gustatzen zaizkit. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 61. orr.
gauza pilo (5); gauza pilo bat (3); harri pilo (3); hondakin pilo (3); jende pilo (6); pilo bat (63); pilo handi (3); pilo handia (3)
argazki piloa (3); denbora piloa (4); diru piloa (6); gauza piloa (6); harri piloa (4); jende piloa (18); jende piloa dago (5); lagun piloa (4); ordu piloa (4); paper piloa (4)
piloa dago (7); piloa egin (3); piloa egiten (4); piloa eman (3); piloa zegoen (3); piloa zeukan (3); piloa zuen (3)
urte piloa (6)