Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
piliska (orobat pilixka) izond (ezezko esaldietan) apurrik.
Enetako pilixkarik ere utzi gabe? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 154. orr.
Hozkailua ireki eta ez dudalarik gasna pilixkarik aurkitzen, biharamunetan umore txarrez iratzartzen naiz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 69. orr.
Aski laster isiltasuna berriz hedatzen zen eta saldoetarik auhen piliskarik ez zen eskapatzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 25. orr.
Bat-batean, sorbaldaz neuzkala ohartu nintzen eta argazkiak balio juridiko piliskarik ez zuela ukanen ondorioztatu nuen, etsia. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.