Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurrena hiri emango dizkiat kakagixon honen muinak kaxuelatxo batean pil-pil jartzeko. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 21. orr.
Eduardo Robledo taxilaria labankadaz hil eta gero, pil-pil jarri zen berriro taxilarien segurtasunaren gaia. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
Zeren eta iparraldeko itsasertza urtean bost hilabetez fokaz pil-pil jartzen da, eta hegoaldeko bi uhartetxoak kaio-habiaz beterik daude. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 134. orr.
Harrah's kasinoaren iragarki luzea atzean utzi zuen autobusak eta Atlantic City-ko hiribide nagusian zehar zihoan, argiz eta gautiar bizitzaz pil-pil. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 135. orr.
Pil-pil bete zen Comala jendez, jai-zalapartaz eta zarataz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 154. orr.
Contla aberatsez pil-pil zagok. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.
San Martinetako hego haizeak etxeetako ate eta leihoak pil-pil jotzen zituenean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.
Donostian giroa pil-pil. Berria - Euskal Herria 2006-02-19
Ez dut, ordea, aurkitu bakailaorik gabeko pil-pilaren errezetarik. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 14. orr.
Hegaluzedun carpaccio, sushi edo ceviche bati, adibidez, osagai hobezinekin osaturiko pil-pil, saltsa berde, bizkaitar edo beltza -txipiroiena- erantsiko diogu. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 89. orr.
Dionisos ordu bata t'erdietan heldu zen etxera, eltzea azken pil-piletan zegoenean justu. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 195. orr.
Bihotza pil-pil ari zitzaion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.
Bihotza pil-pil jarri zitzaion. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 13. orr.
Bihotza pil-pil banuen ere, arnasaldi sakonak egiten ahalegindu nintzen, nire bisitariari lo nengoela sinetsarazteko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 151. orr.
Holako ihizia bi urratsetan izanki eta, bihotza pil pil daude liberalak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 136. orr.
Gibeleratekoan, biak beti berdin mutu baina nik senditzen ene bihotza pil-pil ari gero eta azkarrago. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 31. orr.
Bakailaoa pil-pil erara jaki, eta aurretik indabak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 139. orr.
· irud/hed Madrilgo esatariak pil-pil erara. Berria - Kultura 2004-12-12
Saltsa pil-pilean dago. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 176. orr.
Egun haietan janari denda zabaldu zuten kubo handiaren behean, bakailaoa pil-pilean eta piper beteak saltzen dituena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 225. orr.
Zorte apur batez, txapela eta bakailaoa pil-pilean, horiexek libratuko dira zigorretik, libratzekotan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 92. orr.
California kaleko apartamentura itzuli nintzen bihotza pil-pilean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 159. orr.
Ostera ere nabarituko du irrikaren zirrara arina barnean pil-pilean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 104. orr.
Taldearen pasioaren sutondoan pil-pilean landuriko obra. Herria 2002-10-17
Polemika pil-pilean dago. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.
Erromantisizmo exotikoa pil-pilean zegoen garai hartan Frantzian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 10. orr.
Giroa pil-pilean zegoen; tentsioa handia zen. Berria - Harian 2006-03-05
Egungo epistemologia, hortaz, pil-pilean dago; posizio, proposamen, kontzepzio eta ikusmolde anitz ditu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.
Pil-pilean zegoen auzi politikoa, eta presoena batik bat. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 116. orr.
Pil-pilean eta dantzan jartzen gaituzte cd barruko liburuxkan agertzen diren irudiek ere... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 79. orr.
Umeak Al Muqassad ospitalean jaio dira, baina auziak pil-pilean segitzen du. Berria - Mundua 2006-03-19
Geroztik bazterrak pil-pilean dira herri hortan. autobide berrien eraikitzeari eta pil-pilean diren bertze gai andana bati buruzko eztabaidetan. Herria 2004-09-09
Urduri samar ikusten zaitut... barrena pil-pilean izango bazenu bezala... Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 37. orr.
Hormonak pil-pilean dauzkagulako edo norbait bidean gurutzatzen zaigulako, desioa sortzen da guregan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 183. orr.
Neskak pil-pilean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 225. orr.
bakailaoa pil pilean (4); bihotza pil pil (12); eztabaida pil pilean (10); gaia pil pilean (3); giroa pil pilean (4); pil pil ari (3); pil pilean da (5); pil pilean dago (14); pil pilean dagoen (11); pil pilean dagoenean (8); pil pilean diren (3); pil pilean egon (4); pil pilean jarri (3); pil pilean zegoen (12); polemika pil pilean (5)