Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurpegi pikortsuan, begi txiki batzuk zeuden guri begira-begira. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 21. orr.
Zintzurraren behealdean, berriz, handitu txiki pikortsu bat, gogorra eta irtena, amaren ondoretasunez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 288. orr.
Elenak zorriekin jarraitu beharreko protokolo hura maite zuen, haiei esker amak bainatu egiten baitzuen bere esku pikartsuez. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 154. orr.
Korrokoia, ezkata handiagokoa, eta zakarrago zizelatua; turbot handia, erreboilo handia, biak pikortsuak eta esne gatzatua bezain zuriak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.
Hegazkinak haren kontra tupust egin behar duela dirudi, lurrinezko mendiak dirudite, baina trinko eta zuriak, greziar marmolaren antzera, pikortsuak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.
Film horrek, sentikorragoa izanik ere, irudi pikortsuagoa ematen du, eta xehetasun txikiak ez dira hain garbi azaltzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.