Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pikortatu, pikorta(tu), pikortatzen 1 da/du ad pikortaz bete; tantotu. ik pikorreztatu.

Ez zuen ezer ikusten; hala ere, lurra irakin-borborrez beterik zegoela iruditu zitzaion, euria egin eta harrez pikortatzen denean bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.

Haize kirriak granada-arbolaren adarrak astintzen zituen, euri lodi bat zurrustaka jariaraziz, gero aurki lausotzen ziren tanta distiratsuz pikortatuz lurra.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Deskribapen gogoangarriak egin zituen aranaren azalaren argizari-ukitu labainaz, muxiken bixar-ukitu goxoaz eta nektarinen leuntasunaz, eta laranjen azal pikortatuaz. Liburu baten ertza agertu zen; azala gero, azal polit gorri-iluna, ahuntz-larru pikortatuzkoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus