Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pikorta 1 iz larruazalean ateratzen den koskor modukoa. ik pikor 6.

Gutxienez behin edo behin eztarriko mina izan banu, edo zaldarren bat, edo pikortaren bat...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 214. orr.

Pikorta gorriz bete zaio gorputz guztia, eta azkura hedatu zaio.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.

Sukar handia du eta pikortak atera zaizkio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 70. orr.

Pikortak izanak zituen aurpegian, baina ez zuen jadanik alerik, bat izan ezik, kokots azpian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

Etxolek ezin babestu gaueko eltxoetatik, eta larruazala pikortez eta handituez estalita esnatzen ziren goizean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.

Stani aurpegiko pikortak ere zuritu egin zitzaizkion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 37. orr.

Prudenen etxea ikastolaren eraikinari itsatsita zegoen, ekialdeko hegal zuzen-zuzenari ateratako pikorta txiki bat bailitzan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gure adinean, nerabezaro betean, pikorta pila sortzen digu horrek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 296. orr.

O'Connor jauna, gizon gazte ile-gris bat, aurpegia orban eta pikorta mordo batek itxuraldatzen ziona.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 173. orr.

3 zerbaiten zati txiki eta biribilkara. ik pikor.

Elur-hautsa eta elur-pikorta osatzen dira fenomeno berezi bat hodeian gertatzen denean, ur likido gutxi duten hodeietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 257. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus