Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik jauzi egin eta haitzaren gainean zegoen pikuondoari heldu nion. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.
Nork bere mahatsondoaren eta pikuondoaren fruituak jan ahal izanen ditu eta bere putzuko ura edan. - 0. orr.
Urte hartan pikondoak piko asko ekarriko du; gitxi, eguraldi txarra izanez gero. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 291. orr.
Pikuondoak ez du pikurik, ez eta mahastiak ere fruiturik. Elizen arteko biblia Hab 3,17
Mandioan ez zen alerik; mahatsondoak, pikuondoak, granadondoak eta olibondoak ez zuten fruiturik ematen. Elizen arteko biblia Ag 2,19
Bere pikondoetako pikuak hain onak zirela, non ezerengatik ere ez baitzuen lur-puska hura salduko. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.
Nor bere mahatsondo eta pikuondoaren azpian eseri ohi zen, ez baitzituen inork kezkarazten. Elizen arteko biblia 1 M 14,12
Zeruko izarrak lurrera erori ziren, haize zakarrak astintzean heldu baino lehen pikuondoari pikuak erortzen zaizkion bezala. Elizen arteko biblia Ap 6,13
Seroreak pikondoak zituzten komentuko baratzean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.
Gizon batek pikuondo bat zuen bere mahastian aldatua. Elizen arteko biblia Lk 13,6
Pikondoa nun nahi handitzen da eta fruituak nasaiki emaiten. Herria 2003-01-28
Hasia da muskiltzen pikuondoa, usaina zabaltzen mahats-kimuak. Elizen arteko biblia Kt 2,13
Iharturik dago mahastia, zimel pikuondoa. Elizen arteko biblia Jl 1,12
Jesusek pikuondo agorra madarikatu. Elizen arteko biblia Mk 11,12 tit
Gertakari hura zela medio, ekialdeko erlijioetan, metafora bihurtu omen zen, zorigaitzeko pikondo ihartua. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.
Hiritar lehenek elkar erbesteratzen zuten, eskuan pikondo-hosto bat hartuta, eta, ondorioz, merezimenduren bat zutenek arazo publikoak utzi zituzten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 254. orr.
Ondoren, hartu zueneko pikondo adarrean utzi zuen berriro. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 623. orr.
· Ziztu bizian oihanaren ertzera joan eta hanka altxatu zuen sikomoro pikuondo baten kontra. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 228. orr.