Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pikatzaile (orobat pikatzale g.er.) 1 iz pikatzen duen pertsona.

Auzitegiek ikusi dute arazoa zela jendea zigortzea alor transgenikoak pikatzeagatik eta azken ebazpenak pikatzaileen aldekoak izan dira. Pikatzailea izan zen aitona han, meatzean / eta ikatz beltza erauziaz erre zuen bizia.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Udaberrian kakamarloak bezala agertu ziren, auskalo nondik etorriak, harginak eta sokagileak, harri-pikatzaileak eta zurginak, arotzak eta kisuginak, beren maisu, peoi, ofiziale eta ikastunekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Harri pikatzaile eta zizelkari trebea. sega eguna izanik, sega-pikatzaileen erakustaldia, segaren inguruko tresneri zahar eta berriaren erakusketa, eta orobat, sega eta baserria lotzen dituen hainbat osagarri ere izan zitzakeen egunak.  Berria - Kirola   2004-06-29

Bat-batean gogoratu zen, ikaraz, oren bi lehenago zaldi-pikatzailetik eliza-ohoinen gradora hupatu zela, kalizari pott lizuna eskaini zion unean hain zuzen ere.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.

Auzoko neska zizare pikatzale horiei konparatuz France, ederki mintzo zelako urgulutan itotzen nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 150. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus