Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pigmentu (orobat pigmento; Euskaltzaindiaren Hiztegian pigmentu agertzen da) 1 iz animalia edo landare ehunetan gertatzen den gaia, kolore jakin bat sortzen duena.

Zelula horiek melanina izeneko pigmentu marroi ilun bat dute: larruazal beltzari kolorea ematen dion pigmentu bera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Lehenik melaninak (larruazalean dagoen pigmentu arre batek) epidermisera migratzen du, eta, gero, berriz, melanina gehiago ekoizten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

Beste ezpainetakoak, berriz, pigmentu gorri bat eduki behar zuen, ongi barreiatua baina disolbaezina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 234. orr.

Bada pigmentu horiko gune bat erretinaren erdialdean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

Pigmentu natural hori landare osora zabaltzen da, eta, hala, hostoak gorritu egiten dira.  Berria - Gaiak   2004-01-29

Identifikatzea ere lortu nuen: pigmentu garesti eta barreiatzen ez hain erraz bat zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 234. orr.

Behin pigmentuaren disgregazioa gertatuz gero, erreaktibo jakin batetik 23 tanta gaineratzeko zioen arauak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 210. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pigmentu nahasteak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Pigmentu-geruzak, hoditik atera, eta margolariak ozta-ozta ukiturik, lodi-lodi utzitako margoa: horretara ohituta gaude azkeneko mendean gutxienez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 262. orr.

Makilek eta konoek pigmentu molekulak dituzte[...]; molekula horiek badute gai bat, errodopsina, argi-quantumak zurgatu eta erreakzio kimikoz beste bi substantziatan deskonposatzen dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Usaimen-pigmentuak A bitaminaren antzeko egitura kimikoa izan behar zuela proposatu zuen Wright-ek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.

Usaimen-pigmentu batek ematen dion berariazko kolore marroi edo horia du sudurreko usaimen-eskualdeak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

4 hauts bihurtzen ahal den gai kimikoa, ur edo olioetan disolbaezina gehienetan, margoak egiteko erabiltzen dena.

Eguna argitu bezain laster mendira joango naiz pigmentu bila eta gero margotu egingo dut.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 86. orr.

Metala, zura edo oihala ditu bere ekaiak; pigmento naturalekin, akrilikoekin edo oliodunekin du margotzen.  Herria   2004-05-06

Argitasuna -esplikatu zidan- oihalari pigmentu zuri bat emanez lortzen da, eta gainean margotuz, oraindik azpia fresko dagoen bitartean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.

Oliotan edo antzeko disolbatzaileren batean nahasitako pigmentoekin egindako tinta bat zuen buruan Lázló-k.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.

Lurrezko ontzi batzuk, koadroetan erabili beharreko pinturen egin ahal izaiteko, hautsak, pigmentoak eta olioa nahasgai eta osagai.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 291. orr.

Gaien artean disolbatzaileak, ur zikinak, margoak, pigmentuak eta taladrinak izan ziren nagusi.  Berria - Ekonomia   2004-03-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus