Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
piezatxo (orobat piezatxu g.er.) iz pieza txikia.
Egurrezko piezatxoak dagokien tokiraino bultzatzea, hori da orain axola duena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.
Piano bat entzun nuen Kreuzstrasseko etxeren batean, Schumannen Istorio bitxi bat piezatxoa jotzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 42. orr.
Inoiz, jairen batean, Gabon gaubeko afalostean, piezatxoren bat edo beste eta akabo. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 52. orr.
Lau domino piezatxu zut. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 23. orr.