Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
piercing (orobat pirtzin g.er.) iz giza gorputzaren zatiren bat zulatzea, bertan uztaitxoak edo kidekoak kokatzeko.
Zilborrean duela gutxi egindako piercing-a agerian uzten zion barruko elastiko beltz harekin. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 82. orr.
Piercing bat marraztu zuen irakaslearen sudurrean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 259. orr.
Ni ohituta nengoen oraingo gazteekin, piercing, argazki makina digitala eta ordenagailu portatilaren belaunaldiarekin. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 120. orr.
Ez ditut maite ez supositorioak, ez piercing-ak, ezta eraztunak eurak ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 103. orr.
'Pirtzina zilborrean' narrazioa kaleratu du Antton Kazabonek. Berria - Kultura 2004-09-11
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)