Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euroak hartuko du pezetaren eta liberaren lekua, eta hori, berez, ona da euskaldunontzat. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 99. orr.
Batez beste indioek 35000 pezeta irabazten dute urtean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 13. orr.
Ustekabean neskaren aitak loterian milioi bat pezeta irabazi zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 92. orr.
-Baina ehun pezeta pagatu ditut! Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 69. orr.
Orduko 200000 pezeta ordaindu nuen Philips "karromato" lehenbiziko haietakoa. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 96. orr.
Esan eta egin, Zialtzetak trikitilarien artean diru eskea egin eta 1.750 pezeta bildu zituen. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 19. orr.
Dirua zegoen zapata-kaxetako bat hartu, ehun mila pezeta apartatu, gutunazal batean sartu, eta etorri bezain isilka irten nintzen, ama ez esnatzeko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 193. orr.
Hamar mila pezeta behar nituela esan nion. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 149. orr.
Hogei mila pezeta liburuetan eta bost mila diskoetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 77. orr.
Itoizko Koordinakundeak 24000 milioi pezetako bermea ordaindu behar zuen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 41. orr.
30000 mila pezetako ordainketa Canovas jaunaren alargunari, indemnizazio gisa. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 77. orr.
Ekintzak 1800 milioi pezetako galera ekonomikoa eragin zuela. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.
Bost mila pezetako biletea utzi zuen mahai gainean eta, poltsa eta berokia hartuta, alde egin zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 86. orr.
Bi pezetako mediak hogei pezetan jarri ziren. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 140. orr.
Iruñerako bidean, Juan Pedro Ferran-i ebatsi zioten orduko 9000 pezetaren heineko abere eta gauza. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 162. orr.
500 pezeta ehuneko billeteetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 141. orr.
Rupiak, berriz, lau bat pezeta balio ditu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 27. orr.
Pezeta batekin 3'75 bolibar dauzkazu, ia lau. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 22. orr.
Gerora 13000 milioi pezetara murriztu zuen bermea. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 193. orr.
Ez nengoen Remelluri botila mila pezetatik gora ordaintzeko moduan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 30. orr.
Pobreek bost xentimo ematen dute; burgesek erreal bana; jaunek pezeta erdia; enperadoreek, printzeek eta poetek pezeta. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 109. orr.
Nafarroako exportazioek 29408 miliun pezetarena ekarri dute aurtengo lehen sei ilabeteetan. Herria 2001-10-18
-Gogoan ditiat, bai, hortik mila pezetakoari "talego" izena gelditu zitzaioan... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.
Eta larruzko kartera zabalduta, ehun pezetako berri-berria eman zidan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 138. orr.
Jendeak hogeita bost pezetakoak ikusten baditu kutxan, beste horrenbeste ordaintzera behartuta sentituko da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 237. orr.