Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pertsiar barbaroen sorterria [...] menditsua eta idorra zen, eta giza harremanetako bideetatik urruti zegoen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 54. orr.
Jaiotzaz aitoren seme ziren pertsiar mutil guztiak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.
Entzute handikoa izatera iritsi zen Daniel Darioren eta Ziro Pertsiarraren erregealdietan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 174. orr.
Txinako astronomoak fenomenoaz ohartu eta analetan jasoa utzi zuten, eta beste horrenbeste egin zuten, historialariek frogatu ahal izan dutenez, astronomo pertsiarrek eta aztekek. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 140. orr.
Ziro Handiak, Akemenestar Inperioa sortu zuenak, gaitzetsi egin zuen pertsiar herria, munduaren jabe bihurtu zenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 54. orr.
Egunsentiaren Herrialdeko pertsiar herrixka batean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.
Pertsiar odolik ez zuen atzerritarra izan arren eta gure eskuzabaltasunetik urruti egon arren, onartu egin genuen geure artean. Elizen arteko biblia EstGr 205,10
Akemenestarrek beren pertsiar ama-hizkuntzari pertsiar ama-lurrari bezain leku apala eskaini zioten inperioaren gobernuan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.
Egunero ateratzen dira iragarkiak egunkarietan, lapurtutako idazteko makinak, pertsiar alfonbrak, erloju elektrikoak, oihalak eta abar eta abar itzuliz gero sarituko dela esanez. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 258. orr.
Ariana Pertsiar golkotik Indoraino hedatzen zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.
Honela, bi gerra handiak, troiarra eta pertsiarra, "Europa" eta "Asiaren" artean historikoki etengabea zen liskarraren baitako gorabeherak ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.
Bazterretan kuxin ttikiak zeuzkan eta tapiz pertsiar bat zoruan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.
Turkiarrak ez dira arabiarrak, ezta Kabiliako berbereak edo kurduak ere, hain gutxi behinolako pertsiarren ondorengo irandarrak... Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 70. orr.
Pertsiarren inperioa Indo ibairaino hedatzen zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.
Filiporen seme Alexandro mazedoniarra Mazedonia lurraldetik abiatu zen; Grezia eta gero pertsiarren eta mediarren errege Dario menperatu ondoren, honen ordez jarri zen errege. Elizen arteko biblia 1 M 1,1
Ulermen horrek, pertsiarren jakinduriak ongi erakutsi bezala, fruitu ezinago goxoak dastazeko aukera emango dizu. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 197. orr.
Troiarren eta pertsiarren artean, biak "asiar" ziren aldetik, sentimendu-kidetasuna zegoela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.
Grekoen merkataritza-interesak Egipton pertsiarren borondate onaren mende utzi zituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.
Pertsiarren erara janzten zen; Klodoveo kontsul-jantzian bezala, alegia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 301. orr.
Luxuaren historia merkataritzaren historiaren parte eder bat litzateke; pertsiarren luxua mediarrena zen, eta mediarrena asiriarrena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.
Grosrouvrek aipatutako aurreneko matematikariak bi pertsiar ziren: Omar al Khaiam eta al Tusi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 208. orr.
pertsiar golkoko (7)