Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pertsiana 1 iz sareta.

Pertsiana erdi erorien artetik, argi eskas bat baizik ez zen iragazten ostatutik kanpora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Leihoa itxita zegoen, pertsianak beheraino botata.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 149. orr.

Kristalaren atzean bertan ikusi duzu kalea, pertsianaren tarteetan barrena.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 257. orr.

Leihoko pertsianetako zirrituetatik sartzen ziren argi-zirrinten laguntzaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Hiru bizitza zituen, pertsianarik gabeko bina leihorekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

Pertsiana bat erdi irekita.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

Dendako pertsiana elektrikoa zen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 68. orr.

Leiho ondoan emakumea musukatzen ari zen bitartean, pertsiana jaitsi eta errezela itxi zuen Egutxik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 77. orr.

-Jaitsi pertsiana -esan zuen gizonak ohetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 520. orr.

Beheraino jaitsita zegoen pertsiana.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 143. orr.

Pertsianak beheititzea proposatu nion, baina hark, zeuden-zeudenean utzi nahiago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.

Manifestazioa Hendaiako hondartzara hurbiltzean, apainketa saltegi batek ateak eta pertsiana itxi ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Errezelen atzean pertsianak ez daude guztiz itxita.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 93. orr.

Azpiko arroparen gainetik txabusina jantzi eta pertsiana ireki zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 84. orr.

Kanpoko ilunean ezkutatuta dagoen norbaitek eskua harrapatuko diola berak pertsiana bildu baino lehen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.

Bainuontziaren ertzean zegoen leihoko pertsiana jaso zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.

Berriz ere ahapeko madarikazioetan, lehiatu nintzen pertsiana goititzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

Pertsianak altxatu zituen eta gortinak zabaldu.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 112. orr.

Pertsiana altxatzea gehiegizko lana da ajeak jota zaudenean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.

Phineas R. Blackhead-ek bulegoko leiho zabaleko pertsiana igo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.

Aitak pertsianan zintzilikatzen zuen kartela, inork zalantzarik izan ez zezan: GAUR, ATSEDEN EGUNA.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 98. orr.

2 (izenondoekin)

Gero, pertsiana metalikoak jaustean eragindako karraska entzun nuen, lehenago irekiak ziren seinale.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.

Xerrenda gorriko pertsiana malguen atzetik, bazkari ederrak, afari finak, egundoko ezteiak igartzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 314. orr.

Itzalak [...] pilareen basoa ugaltzen zuen, infinituraino luzatzen zituen nerbiodura delikatuak, galeria ebakiak, pertsiana gardenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

Pertsiana oriental batzuk izanen dira, leiho gotikoetan, eta begitarte freskoak zur beltzeko sare sarrietan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.

Pertsiana veneziar baten moduan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 164. orr.

Hiru solairuko etxeak, pertsiana zuri luzekoak, [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.

Gero, pabiloiak pilatzen ziren, beren bi teilatu mailekin, beren pertsiana jarraituekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Ziega guztiek burdinazko pertsiana moduko batekin itxita zeuzkaten leihoak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 89. orr.

Leiho zabala ireki, eta kanpoaldean zeuzkan zurezko pertsianak bildu zituen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 150. orr.

Pertsiana herdoilduzko baldakinoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 269. orr.

Inoiz irekitzen ez ziren logelako pertsiana hautseztatuak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 128. orr.

Uztaileko eguzkiak bulegoko leihoetako pertsiana higatuen zuloak urratzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.

3 irud/hed

Mahai hori ixteak ETAk «pertsiana jaistea» esan nahiko luke.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burdinazko pertsiana (3); leihoko pertsiana (3); pertsiana itxi (3); pertsiana jaitsi (6); pertsiana jaso (3)

pertsianak jaisten (3); pertsianak jaitsi (5); pertsianak jaitsita (3); pertsianak jaso (4)

pertsianaren zirrikituetatik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus