Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pertsegitu (orobat persegitu g.er.), pertsegi, pertsegitzen 1 du ad esetsi, atzetik joan. ik pertsekutatu.

Juduek Jesus Jauna eta profetak hil zituzten, eta orain gu pertsegitzen gaituzte.  Elizen arteko biblia   1 Ts 2,15

Lurrera erori zen eta mintzo hau entzun zuen: -Saulo, Saulo, zergatik pertsegitzen nauzu?  Elizen arteko biblia   Eg 9,4

Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen eta kalumniatzen zaituztenen alde.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 159. orr.

Oroitu nola salbatu ziren gure arbasoak Itsaso Gorrian faraoiak bere gudarostearekin pertsegitzen zituenean.  Elizen arteko biblia   1 M 4,9

Hurbil-hurbileko planoekin beti ere, pertsonaiak pertsegituz, kamera beraien gainean jarriz ia-ia.  Berria - Kultura   2004-09-19

Inork pertsegitzen ez badu ere, gaiztoa ihesi; zintzoa bere buruaz lehoia bezain ziur.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,1

Frantziako Iraultza edo Erreboluzionea pizten denean, apezak pertsegituak dira.  Herria   2003-10-30

Bertutea, goren mailakoa denean, edonon ohi da pertsegitua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.

Beste hiruri delituak pertsegitzeko eginbeharra bete ez izana egotzi diete.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Norbanakoa da pertsegitua, ez ondasunak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 88. orr.

2 (era burututa izenondo gisa)

Izaki pertsegitu, doilortu, gosetu haiekin otordu miserableak konpartitzen nituen tabernazulo miserable ezkutatuetan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 145. orr.

Zu bezalako jende pertsegituari eta desterratuari geriza eman izan diona.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.

Filosofo judu pertsegitua, munduan nehoiz izan den filosoforik handiena, zuk diostazunaren arabera.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 98. orr.

Pertsegituak salbatzea beste helbururik ez zian izan gordelekuak gutxienez bi mendez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 443. orr.

Harrapakin ugari hartu eta bi multzo berdinetan banatu zuten: bata berentzat hartu zuten eta bestea pertsegituen artean banatu.  Elizen arteko biblia   2 M 8,30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etsaiak pertsegitu (3)

ezpataz pertsegituko (3)

gogor pertsegitzen (3); zergatik pertsegitzen nauzu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus