Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
perru (orobat perro) izond adkor txakurraren kidekoa.
-Jende humanoa akabatu arteko onik ez, eta jende perroa zekarten liburuek mundura! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.
Sortu da jende txiki perrua, ta akabo gure jende umanua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 129. orr.
· “Gizona, baina gizon ondo sai, perru eta arratoia!” esan zuen Josemarik barreka. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 75. orr.