Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soldadu egonda ere bila zitekeen tarteren bat edo beste permisoa hartu eta soinua jotzera joateko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 97. orr.
Gure herriko Jon Mozkote Burgosen zegoen soldadutzan gure anaiarekin batera, eta Mozkote horrek "permisoarekin" gure herrira astebeterako etorri zenean, [...]. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 91. orr.
Vittorio eta Alberto, permisoa hartuta etxera etorria baitzen egun batzuetarako, joan eta etorri ibiltzen ziren Re Umberto hiribidean barrena. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 127. orr.
Guk ekarriko genuela; permisoa eskatu genian... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 135. orr.
Autoko permisa pasatu nuelarik, gastuak ordaindu zizkidan baina hauxe galdatuz: [...]. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 107. orr.
Hemezortzi urte bete nituen, autoaren gidatzeko permisa eskuratu eta bi zalditako xahar bat erosi, bataioko amatxi nuen izebak diru-laguntza ederra emanik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 43. orr.