Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perkusio (orobat perkusione g.er. eta perkuzio g.er.) 1 iz makilez, ziriz, mazoz edo kidekoz jotzean musika-hotsa sortzen duten tresnen multzoa.

Izaera nerbioso eta mugituak musikan perkusioaren bidea jorratzera eraman zuen Antonio.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 103. orr.

Leloaren amaiera aldera, perkusioaren laguntzarekin, Jimmy Fontanak maitasun kontuak baino harago zegoen oihu bat zabaltzen zuen airean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 13. orr.

Antzina, perkusioak beste instrumentuek sortutako erritmoak laguntzeko funtzio soila zuen.  Berria - Kultura   2004-02-13

Soinuaren laguntzaile moduan agertzen da ia beti perkusioa, baina larunbat honetan, rolak aldaturik, perkusioaren festa egingo da Donostiako Kursaaleko Ganbera aretoan egingo den Nazioarteko Trikiti Jaialdian.  Berria - Kultura   2004-11-23

Luis Aranburuk jo ditu akordeoia eta teklatua; Xabier Agirrek, txirula, gaita, alboka eta baxua; eta Xabier Azkaratek, perkusioa.  Berria - Kultura   2006-02-05

Tribal Poursuite taldea (kobre eta perkusio).  Herria   2005-02-03

Ostirale aratseko 7etan, Iruñeako Untsalaz taldea (kobre, perkusio, gaita, kantu) eta Uztaritzeko Txass Band taldea ariko dira karrika eta ostatuetan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.

Domenico Lancellottik (perkusio elektronikoa eta samplerrak), Moreno Velosok [...] (ahotsa eta gitarra) eta Alexandre Kassinek (baxua) talde berezia osatzen dute.  Berria - Kultura   2004-05-07

Zinez ikusgarria da zenbait automatak osaturiko multzoa, Meccano piezekin eraikitako mekanismoekin korda eta arku instrumentu batzuk, perkusio txikiak eta teklatu bat entzuten ditugulako.  Berria - Kultura   2004-11-17

2 (pluralean)

Agotak taldea: Kristof Hiriart (ahotsa, perkusioak), Pantxix Bidart (ahotsa, gitarra), David Arriola (saxoa, akordeoia).  Herria   2004-09-23

Kantua, afrikar perkusioak (djembe), euskal perkusioak (pandero, atabala, txalaparta).  Herria   2005-12-01

Perkusioen erritmoan, dantzan edo kantuz, giro goxoan iragan da Lapurdiko hiriburuko bosgarren mobilizazioa.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

Bateriaren eta perkusioen kolpeek Carmenen ahotsa estaltzen zuten.  Berria - Kultura   2004-07-31

Zortzi musikari, hau da, bi teklatu jotzaile, emakumezko kantaria, eta gainontzekoak baterian, gitarretan, saxoan (edo flautan), baxuan eta perkusioetan.  Berria - Kultura   2004-07-20

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hola sortu berria da perkusio eta kantu talde bat 17/18 urteko gaztek osatzen dutena.  Herria   2005-06-02

Javier Area bateria eta perkusio irakaslea.  Berria - Kultura   2006-03-30

Burundiko Danborrek Afrika osoko perkusio ikuskizun osatuenetakoa eskaintzen dute.  Berria - Kultura   2004-02-10

Agurtzane Elustondo trikilaria laguntzaile zutela, biek ala biek perkusio erakustaldi bikaina eskaini zuten.  Berria - Kultura   2004-11-28

Soinu laburra dute, perkusio-soinua. Gero barre egin genuen hirurok batera, izterrak espasmodikoki joz, noiz ezkerra noiz eskuina, perkusio-doinu benetan fina osatuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

Gauez lehergailuak entzun ziren, baina urrun, banda bateko perkusio saila bezain gozo oraindik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 138. orr.

Brussels Jazz Orchestra 15 musikarik osatzen dute eta haize eta perkusio sekzio oparoak darabilzki.  Berria - Kultura   2004-03-25

Perkusio kontzertua gaur Txillida-Lekun.  Berria - Kultura   2004-07-02

Hiru-Kultur elkarteak jaz bezala aurten ere perkusio topaketak muntatzen ditu bi egunez [...] txalapartari halako lehentasun bat emanez.  Herria   2001-08-09

4 perkusio-jotzaile (orobat jole g.er. eta joile g.er.) ik perkusionista; perkusiolari.

Zuzenean biolinista batek eta hiru perkusio jotzailek lagunduta abestuko du.  Berria - Kultura   2006-02-14

Orain estilo nahasketa handiagoa egin dugu, eta erritmo gehiago sartu, perkusio jotzaile on bat dugulako gurekin.  Berria - Kultura   2006-02-05

Azken atalean perkusio jotzailearen solo ederra izan genuen.  Berria - Kultura   2004-07-30

Alde batetik, Euskal Herriko bi kantari-musikari, Maddi Oihenart eta Kepa Junkera, bainan ere Kongoko erresumako Lokua Kanza, gitarra joile, ereslari eta kantaria, eta Keyvan Chemirani, Iraniako perkusio joilea.  Herria   2005-02-03

Trovarroco izeneko hari hirukote gazte bat eta Oliver Valdes perkusio jotzailea ariko dira nirekin.  Berria - Kultura   2004-09-10

Horiek guztiek ez ezik, Muñecok (Amparanoiaren perkusio jotzailea), Marcos Collek (ahosoinua), Oye Larsonek (tronboia) eta Iñaki Arakistainek (saxo tenorea) hartu dute parte diskoan.  Berria - Kultura   2006-03-30

Gitarra, teklatuak, baxua, emakumezko bateria, perkusio jotzaile brasildarra eta saxoak eta flauta jotzailea.  Berria - Kultura   2004-10-10

· Sei lagun (perkusio elektroniko jotzaile bat barne) eta gaueko musika biziena, oldarkorrena, dantzatu ezin dena.  Berria - Kultura   2004-06-11

5 perkusio tresna

Zelula erritmikoak eta hainbat perkusio tresna ez oso arruntetatik irtendako soinuak entzuten dira emanaldian: litofonoak, kaulitoak, pikolitofonoak, zuhaitz arrazialak, euri-arbolak, gortina litikoak, plaka eskegiak, enbor durunditsuak...  Berria - Kultura   2004-02-19

Joxe Marik, txalapartazale amorratua baitzen, perkusio-tresna hura jotzen ikasteko ikastaro bat antolatu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.

Jo pianoa mozkorrik, perkusio tresna bailitzan. nazioarteko trikiti jaialdiak soinu txikia lagundu duten perkusio tresnei emango die garrantzia: panderoari, botilari eta jazpanari.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 112. orr.

Jimmy Arrabitek bere garaian oso ohikoak ziren perkusio tresnak jo ditu diskoan: txinatar kaxa, trikitiaren maleta eta botila, besteak beste, «panderoaren laguntzaile izaten baitziren askotan».  Berria - Kultura   2004-03-19

Gitarra akustikoa perkusio tresna bihurtzen du, egurraren hotsa hariena bezain beste erabiltzen maisu da.  Berria - Kultura   2006-03-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus