Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

peritu (orobat perito) 1 iz ingeniaritzako maila ertaineko tekniko titulua duen pertsona.

Bazen haien artean, halaber, peritu agrikola bat, landetxeko ortuak lantzeari ekin ziona.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.

-Zuk historia? -galdetu zidan aitak, ingeniari edo gutxienez perito ikasiko ote nuen esperantza zapuztuta-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 67. orr.

2 aditua.

Han konponduko dizkiote kroskoa eta zubia, aseguru etxeko perituak kalteen balioa kalkulatu ondoren.  Berria - Ekonomia   2004-08-17

Guztiari argazkiak egitea eta, ahal bada, aseguru etxeko perituaren txostena lortzea gomendatu du EKAk.  Berria - Harian   2006-02-01

Perituak egon dira lanean hegazkinak istripua izan zuen tokian.  Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Informazio guztia taxuz batzen dute medikuek historia klinikoetan, eta, gero, epaitegietan parte hartzen duten perituek horren gaineko azalpenak ematen dizkiote epaileari...  Berria - Gaiak   2006-04-27

Defentsak fiskalaren peritu guztiak errefusatu dituela, eta oraindik auziari buruz erabaki irmoa hartu gabe zegoela.  Berria - Harian   2005-11-22

Akusazioaren peritoak dio Pinochet gai dela epaitua izateko; kontrakoa dio, ordea, defentsaren peritoak.  Berria - Mundua   2004-10-16

Isurketak ikertzen dabil, peritu judizial gisa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Perito ofizialak ez du oraindik zehaztu diktadore ohia epaiketari aurre egiteko moduan dagoen edo ez.  Berria - Mundua   2004-10-16

Agintari ohia aztertu zuten hiru peritu psikiatriko eta neurologoetatik bik eginiko txostenaren ondorioz kasutik at utzi behar izan zuten 2001ean.  Berria - Mundua   2004-12-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik perizial.

Peritu-frogarako, instrukzioan parte hartu duten 11 guardia zibil eta 18 polizia proposatu dituzte fiskalak eta AVTko akusazioak.  Berria - Harian   2005-11-20

Fiskalak eta akusazioak proposatutako peritu-frogetan, azken batean, Baltasar Garzonen gidaritzapean egindako instrukzioaren xehetasun guztiak emango dituzte.  Berria - Harian   2005-11-20

Polizialetako inteligentzia zerbitzuak, instrukzioak gidatu dituztenak eta epaiketetan peritu lana egitekoak direnak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus