Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perfume (orobat parfume g.er., eta perfum g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian perfume agertzen da) 1 iz usain gozoa. ik lurrin.

Perfumea poto ttikian... pozoia ere bai.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 88. orr.

-Perfumea jarri duzu -esan zion Jackek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.

Ikustekoa da gero, nolako baliabide literarioekin atzera berreskuratzen duen horren guztiaren oroipena, flakoi hutsean oraindik parfumea gozatzen duenaren moduan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.

Ezpain gaina igurtzi eta perfumea usnatzearekin batera argitu egin zitzaizkion begiak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 95. orr.

Tenperatura egokia, hain zuzen, eta parketik perfumeak nahasian igotzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 491. orr.

Ezagutzen nituen perfumeen nahasketa infinitua iritsi zitzaidan: euri-urarena, lokatzarena, esnearena, arkume artilearena, [...].  Berria - Kultura   2006-05-02

Zeremoniek, errituen errepikapen obsesio goxo batez beterikoek, eternitateak denbora jan balu bezala, aldareko urreek, arropen distirak, loreen perfumak, intsentsuak, kantuen xarmak zentzu guziak asebetetzen zizkidaten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 22. orr.

Haren perfumearen gozoa biriketaraino sartu zitzaidan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

2 irud/hed

Betidanik liluratu nauen perfumea, perfumerik zoragarriena, abesti horien soiltasunean dago, eta orduko lañotasuna ere bai.  Berria - Kultura   2006-01-19

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Perfume goxo baten ukitu arina zuen postariak ekarritako gutun hark.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 85. orr.

'Perfume onak bezala,' dio gero, eta nire heliotropo usaina usnatu duela ohartu naiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.

Haren perfume garestiaren gozotasunean bildurik sartu zen, bestea baino dotoreagoa zen bulegoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Perfume merkeen usaina oso sarkorra da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 140. orr.

Zu hurbiltzean, perfume sakon baten limoi usainak usaimena baino barruragoko zerbait ukitu dio Luisi.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 23. orr.

Amak perfume lurrintsudun botilatxoak ekartzen zizkion alabari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 258. orr.

Alleyne jaunaren bulegorainoko bide guztian aditzen zen perfume heze sarkor hura.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.

Benetako perfumearen lurrin goxoa zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 133. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskaileretan, perfume-usain heze sarkor batek egin zion ongietorria gizonaren sudurrari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.

Alleyne jaunaren idazmahaiaren ondoan eserita zegoen orain, perfume-urrinetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.

Perfume laborategi batean lanean hasi ote zen pentsatu zuen hurrena. hustutako perfume-flasko zaharrak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 91. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizon batek emakume-perfume gozoa erabiltzeak zer pentsatua eman zion. batzuetan emakume finen izpiliku perfumea jartzen zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 87. orr.

Lanza-perfumea izeneko droga kloroformoz, zereal-alkoholez eta eterrez egiten da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

perfume usaina (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus