Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perfektu 1 izond hutsik edo akatsik gabea; hobetzerik ez duena. ik betegin. (pertsonez)

Emakumea ederra da eta, agian, perfektua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 35. orr.

Gizaki perfektuak guztia ahaztu behar luke, ez luke zentzuen morroi izan behar, eta gogalmenak bere baitan bildu behar lituzke.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 44. orr.

Nola deskribatu zuen anaia perfektua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 696. orr.

Ama, zuri esker, emazte perfektua izango naiz.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 90. orr.

Ama perfektuak izatera behartuta sentitzen al dira emakumeak?  Berria - Gaiak   2004-04-28

Nere burua nuen partida, baina ongi zen, behar zenez, apez perfektu izateko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 62. orr.

Arraza "alpinoa", esklabo perfektua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

Gizon zoriontsuak orotan jakintsu perfektua behar duelako izan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 36. orr.

Zacarias erredun perfektua da estatubatuarrentzako: arabiarra da, pobrea da, baina eskolatua dagoen norbait da ere.  Berria - Harian   2006-04-13

Emakumea benetan zen perfektua, zinez aingeruzkoaren eta edertasunaren haragiztatze gorena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 98. orr.

Perfektua da gizakia bere bizitza osoa bizitze aldaezinerantz zuzentzen duenean eta gogo betez hari atxikitzen zaionean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 284. orr.

Perfektuen artean perfektuena zen arren, bestela ikusten zuen bere burua, guztiz inperfektutzat joz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.

Hortaz, bila dabilena oraindik ez da perfektua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 36. orr.

· Espetxea hiltzaile perfektua da, biktimak bere buruaz beste egitea lortzen baitu.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

2 (gauzez)

Hobeto zekien gauza perfektuak egiten, haietaz mintzatzen baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.

Ezpain perfektuak, ondo marraztuak, perfilatuak, deigarriak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 108. orr.

Barre egin zuen berriro, eta hortz ilara perfektua erakutsi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 216. orr.

Liburu perfektua egin nahi zuen: auctoritas hutsa, epaiezina. harro, zoruan hain ongi markatuak dauden lauza perfektu horietan barrena pasatzen naizela.     «Kuskue tanden», 2004 - 190. orr.

3 (gauzez abstraktuez)

Berezko desira naturala atsedena du, hots, errealitate perfektuagora iritsi nahi du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 160. orr.

Erabateko lehiaren edo konpetentzia perfektuaren baldintzak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.

Forma perfektu horren definizioa, horratx, antzinako artearen ikusmolde idealizatu batean bilatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 278. orr.

Putz egitean, masailek burua biribiltzen zioten eta simetria perfektua osatzen zuen helikoiaren ahoarekin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 159. orr.

Giharren tentsio-joko perfektua nire aurrean, ezker-eskuin txandakaturik: estutu, lasaitu, estutu, lasaitu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.

Atertu egin du, haizea goxoa da, zeruan irudi beltz ederrak pasatzen dira, geldiro: une perfektua girotzeko behar dena baino gehiago da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 126. orr.

Ordu perfektua aukeratu dute, oharkabean aritu gura izan dute.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 35. orr.

Zorion beteginak edo perfektuak asebetetzen dituela gizakiak naturalki edozein ontasunez hazten dituen lehia guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 83. orr.

Zorigaitz osoa eta perfektua, ordea, ez da besterik, Jainkoa ezin ikustea, ezin maitatzea eta ezin gozatzea baizik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.

Kategoriarik gabeko izate perfektua da Jainkoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Krimen perfektua zatekeela neritzon burutzen ari nintzenari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 391. orr.

Esaguzu, aita, zein den obedientzia perfektua eta gorena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 374. orr.

Lo perfektuan jarraitzen du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 131. orr.

Ezingo dutela inoiz eraiki lurrean injustiziarik gabeko estatu ideal perfektua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 28. orr.

Artikuluen balioeste-prozesua perfektua ez,baina orain arte topatu duten onena dela.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Sorkariak ez baitaitezke Jainkoagana era perfektuan igo.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.

Ez dago ezer perfekturik, ez poesian eta ez inon.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 143. orr.

Eta, baldin eta kopiak ez baziren perfektuak, Smith-en lanen klon peto-petoak, kartzelan amaituko zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.

Telebistako kakarik perfektuena zen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 24. orr.

4 ez-perfektu izond

Nola egiazko gaitza zatitzen den bi gaitz motatan, gaitz perfektua eta gaitz ez perfektua, gisa berean, bereizten dira zorigaitz osoa eta ez osoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.

Badakigu kanpoko gauzen eta gure ni-aren arteko erlazio ez-perfektu bat dela ezagutza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

Mirespen ideal hori zehazten ez bada, gizatartzen ez bada, haragizko gizakien itxura ez-perfektua hartzen ez badu, imintzio huts bihurtzen da, morfina huts.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 169. orr.

Merkatu-egitura ez perfektuen existentziak, alabaina, merkataritza-politika oldarkorrak bultzatzen ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Konkurrentzia ez perfektuzko eta goranzko etekinen testuinguru batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

Bere buruaz gozatzen du baina era ez-perfektuan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 284. orr.

5 zenbaki perfektu bere zatitzaileen baturaren berdina den zenbakia.

Gerora, konturatu zirenean bi zenbaki horiek perfektuak zirela, bai seia eta bai hamarra, biak batu zituzten zenbaki bakarra eginez, eta zenbaki guztiz perfektua egin zuten, hamaseia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

6 irud zenbakiak adierazten duen kopurua eta zenbakiaren letra kopurua bat datozen zenbakia.

Zenbakien kasuan, zenbaki "perfektuez" hitz egin genezake.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 244. orr.

Euskarak bi zenbaki perfektu ditu: bi eta bederatzi.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 244. orr.

Inguruko erdarek ez dute gure mailarik iristen, zenbaki perfektu bana baitaukate: cinco gaztelaniak, four ingelesak, tre italierak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 244. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus