Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pepino 1 iz luzokerra.

Gaur goizean ez zegoen pepinorik merkatuan, jauna.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 37. orr.

Gogoan dugu Egipton doan jaten genuen arraina, baita hango pepino, meloi, porru, tipula eta baratxuriak ere!  Elizen arteko biblia   Zen 11,5

Hark gehien maite zuena pepinoak eta arrautza galdarraztatuak ziren.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 169. orr.

Araujo jauna, kontuan izan arrautza gehiegik kalte egiten duela eta pepinoa digerigaitza dela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 169. orr.

Pepinoa ogi tartean gauero, eta noizbehinka, izokin keztatua; pepinoarekin hori ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

Ukrainako beste zizka-mizka batzuk atera dituzte: azaz, sagarrez, pernilez, pepinoz eta tomatez eta indioilar zatiez egindako pintxoak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 67. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Emadazu beste pepino-ogitarteko bat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 23. orr.

Kopak lurrinez estali ziren zerbitzari zaharrak ardoa kristal landuzko pitxer batetik zerbitzatzean, non menda-orriak, izotz-puskak, limoi-azalak eta pepino-zerrenda luzeak igerian baitzebiltzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.

Hango saski batean tipularen berniz urrekara pizten zen, horko beste batean tomatearen gorri odolezkoa, han pepino mordoxka baten hori itzaliak egiten zuen dir-dir.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

3 ozpin pepino ozpinetako pepinoa.

Ozpin-pepinoen postuari garraztasuna zerion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

4 ozpinetako pepino pepino txikia, ozpinetan ondua.

Janariak prestarazten zizkion kanporako, okela errea eta txerri saiheskiak ozpinetako pepinoekin eskatzen zion bereziki.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.

Odolki hotza, saltxitxoi xerrak, txerri okela gazitu puska bat, ozpinetako pepinoak eta antzara gantza zerbitzatu zizkien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.

Neskatila bat, ozpinetako pepino gazi eske, eta zalgurdi-gidari bat, lukainka bat erosi zuena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 16. orr.

Lisak platera pisatu eta jelatina eta ozpinetako pepinoak erantsi behar izan zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ozpinetako pepinoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus