Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pentsaketa 1 iz pentsatzea; gogoeta.

Holako pentsaketak bekatura bideratzen duela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 64. orr.

Pentsatzea pentsaketaren legeak eurak aurkitzea da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 17. orr.

Mahasti goxo honen erdian erabili ditudan pentsaketa beltzak natura liluragarri eta arratsalde eder hauei ez dagozkie.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 187. orr.

Baina ez diozu kasurik egin eta zure pentsaketetan galdurik berriz hasten zara irakurtzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 18. orr.

• 2 adlag ipar pentsatzen.

Ikusten nituelarik elgarrekin Bush eta Aznar, ari nintzan pentsaketa bakoitzak baduela bere deabrua.  Herria   2003-02-27

Imanaren aldakortasunak, Ortibetako eta Okasoetako Anplitudoen Taulek, proiekzio estereografikoek, pentsaketa jartzen ninduten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 9. orr.

Anitz aldiz egoiten naiz pentsaketa: nola ukaiten ahal zuen bada holako pazientzia gizon horrek gurekilan?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 206. orr.

Bidaiaria so egile bat da, beti pentsaketa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 60. orr.

Nork trahitu dituen pentsaketa daude.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 30. orr.

Ea ezagutu zuten... -Kattalin pentsaketa bezala hasten da, ezpainak ximurturik... -ez dut uste.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 62. orr.

Denak isildu ziren, pentsaketa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 111. orr.

3 pentsaketan gogoetan, pentsatzen.

Beti pentsaketan ari da, Joanesek, oraingo belaunaldikoa balitz, zein bide har lezakeen...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 73. orr.

Horretan hasi nintzen pentsaketan, saltxitxoi bokata jaten ari nintzela.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 39. orr.

Tarte batez isilik geratu nintzen, pentsaketan, Lauaxetarekin nuen solasaldia etenda.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 53. orr.

Gero aulki batean eseri eta pentsaketan gelditu nintzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 155. orr.

Joantto pentsaketan egon zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 226. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pentsaketa ari (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus