Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

penitentziagile (orobat penitentzigile; Euskaltzaindiaren Hiztegian penitenziagile agertzen da) 1 izond/iz penitentzia egiten duena. ik penitente.

Saindu penitentzigile zenbaiten azotezko zigortzeak zer zorion dauka?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 58. orr.

Gutunak erakusten du zer ziren jatorrian anai-arreba penitentziagileen elkarteak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 95. orr.

Penitentziagileak aitorlea aukeratzen du, gero bere penitentziagile bihurtuko dena, eta bakoitzak hogeita hemeretzi zigorkada jasoko ditu elkarrengandik, nahigabez beterik aitortza formula errezatzen duen bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Neure buruari errua egotziz bizitzan gaizki ateratako gauza ororengatik, neure arima gaixo pitzatua zigortuz Erdi Aroko penitentziagileren batek bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.

Goizeko 09:00etarako Orotz-Beteluko eta Nagoreko lehenengo penitentziagileak ailegatu ziren Auritzera.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 138. orr.

2 irud/hed

Penitentziako Hirugarren Ordena, Frantziskoren predikazioak sekularren artean eragindako berrikuntzatik sortu zen, urte haietako beste zenbait mugimendu penitentziagileren antzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 972. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus