Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

penalti (orobat penalty g.er.) 1 iz futbolean-eta, atezainak soilik babesten duen atera, beste taldeko jokalari batek egiten duen jaurtiketan datzan zigorra.

Prietok penaltia ere egin zion Yilmaz aurrelariari, baina turkiarra jokoz kanpo zegoela asmatu zuen epaileak.  Berria - Kirola   2004-09-17

Lehen jokaldian Larssonek penaltia behartu baitzuen.  Berria - Kirola   2004-06-23

Bukatzeko hogeita hamar segundo falta zirela, epaileak penaltia adierazi zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 151. orr.

Penalti bat gelditzeko prestatzen den atezaina bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 181. orr.

Berak jaurti zuen Cadizen aurkako baleko penaltia.  Berria - Kirola   2006-03-15

Didier Drogbak bere penaltia huts egin zuen.  Berria - Kirola   2006-02-11

Penalti erabakigarri bat huts egin zuen gizonaren aurrean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 117. orr.

Epaileak penaltia zela argitu ostean, Humbertok berak baloia hartu, eta jaurtiketa puntura abiatu zen itsu-itsuan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 39. orr.

Epaileak penaltia seinalatu eta, penalti hura jaurtitzera nindoanean, [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 194. orr.

19 urterekin 1991n Portugali Munduko Gazte Mailako Kopa eman zion penaltia sartu zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 117. orr.

Penalti Gryffindorren alde!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 251. orr.

penaltien txanda iritsi zen.  Berria - Kirola   2006-02-11

Penaltietan kale egin du Alavesek, eta kanpoan utzi du Cultural Leonesak.  Berria - Kirola   2004-10-28

Atzokoan penaltietan gailendu zitzaion Eibarri.  Berria - Kirola   2004-10-28

Joan-jineko bi partidetan, bizkaitarrak agertu dira hoberenak bainan penaltien loterian galdu dute.  Herria   2005-05-19

Golak: 0-1, Ismael Irurtzun (penaltiz, 39. m.).  Berria - Kirola   2006-02-19

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Epaileak penalti puntua adierazi ote zuen jakin gabe, protestaka hasi zen berehala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 39. orr.

Penalti puntura hurbildu eta, zer egin ez nekiela, metro bat lehenago irrist egin nuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 195. orr.

2001ean Bayern Munichen penalti jaurtiketek utzi zuten Valentzia Europako bere lehen txapelketa gabe.  Berria - Kirola   2004-05-20

3 irud/hed

Gas Natural Endesaz jabetuz gero ere, Iberdrolak sartuko luke penaltia.  Berria - Ekonomia   2006-02-22

4 penaltiz ezkondu bikote bat, emakumea haurdun gelditzen delako ezkondu.

Eta azkenean penaltiz ezkondu zineten, ezta?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus