Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

peluxe (9 agerraldi, 6 liburutan; orobat pelutxe 21 agerraldi, 10 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz belusaren tankerako ehuna, ile luzekoa, eskuarki zuntz artifizialez egina.

Soinean, nankin urdinezko jantzi luzeak zituzten jantzirik, peluxe beltzez edertuak eta larruzko gerrikoez gerruntzean estutuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Oso grafikoki ikusi zituen gazte horiek José Ortega y Gasset-ek, hiri xehe bateko kasino batean silloien peluxeetan beren tigre-atzaparrak zorrozten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.

Sun-hartza panda tankerakoa zen, peluxe zurizkoa, muturra eta begien ingurua izan ezik, haiek beltzak baitzituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 51. orr.

Hartz hori, Tadeuszek beti berarekin eramaten zuen peluxezko hartz hori, Janutaren oparia zela.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 24. orr.

Nik pelutxezko katu bat eraman diot eta Jeanek zurezko ziba bat, berak egina.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.

Ostikatuen erremina trufazko lanabes bihurtu du, eta ostikatzaileen atzaparkadarik zorrotzenak lotsagarriki utzi ditu nabarmen, harik eta peluxezko panpinak bilakatu diren arte.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.

Gero hasi ziren burukoekin, kuxinekin, pelutxezko panpinekin, horrekin guztiarekin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 96. orr.

2 peluxezko panpina.

-Aita, ama: pelutxe bat nahi dut.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 36. orr.

Gure aitak esaten du beldurti hutsak direla pelutxeekin-eta lo egiten dutenak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus