Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
peluka (ETCn 77 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian ileorde agertzen da) iz ileordea.
Peluka beltz bat eta pastazko betaurrekoak soinean zituela, autotik atera zen, Durangon fabrikatutako pistola bat esku artean zuela. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 179. orr.
Armairuko ispilu aurrean peluka jantzi zuen lehenbizi eta pastazko betaurrekoak gero. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 195. orr.
Bizar eta peluka postizoz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 168. orr.