Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskaraz ez dakigu zer egin zuen harako Pello hark, baina pellokeria utzi zigun, eta bide batez baita maila goreneraino iritsi den hamaika pello eta pello kirten ere. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 67. orr.
Gustatzen zitzaizkidan gauza guztiak pellokeriak iruditzen zaizkit, Luis Mariano, Marie-Anne Desmaretsen nobelak, Daniel Gray, ezpainetako barra eta tonbolan irabazitako panpina, haren jantzi distiratsua nire ohe gainean zabalduta. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 55. orr.
Homosexualitatea betidanik egon dela esatea pellokeria dirudi, baina ez da, zeren eta oraindik asko eta askok ez dakite hori. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 57. orr.
"Peilokeriak" esan nahi duen lokuzio hori, Fernando Amezketarrari zor diogu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 256. orr.