Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pelbis iz enborraren oinarria osatzen duen hezur eraztuna.

Hori konpontzeko, giza espezieak femurra luzatu eta pelbisa zabaldu eta laburtu egin behar izan zituen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 226. orr.

Horrek aldaketa handiak ekarri zituen, bai beheko gorputz adarretan, bai pelbisean, bai ipurmasaileko giharretan, bai bizkarrezurrean eta baita lepoan ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 225. orr.

Pelbisaren formagatik ondorioztatu dugu emakume batena dela eskeletoa.  Berria - Gaiak   2004-10-29

Lepauztaia apurtu zuen, pelbisean fisura du eta ornoak kolpatuta ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Ezin zuen erditze normala izan; zailtasunen bat izan behar zuen; pelbisa estua izatea, zerbait.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 306. orr.

Lehenik bere espartinak, gero bere aztal biluziak, eta izterrak, ikuspegi murriztu hartan ere lirain askoak, ondoren bere pelbis galtza bakero atezatuetan hertsia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.

2 pelbisaren bi albo hezur handietako bakoitza.

2003ko otsailaren 26an tumorea atzeman zioten eskuineko pelbisean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus