Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Brialy horrek, bere pedigree frantses eta guzti, ez dauka ideiarik ere emakumeen belaunak ferekatzeaz -ekiten dio Fernandok. «Kuskue tanden», 2004 - 58. orr.
Gogoan daukat, 68ko maiatz ospetsuaren urteurrena izan zitekeen [...] eta orduko mobidaz galdetu geniola, bere pedigri progrea zela-eta seguru asko. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 31. orr.
Porte d'Ivryn atera ginen metroaren besoetarik: sustrai goraipatuak, pedigree urgulutsuak, nor baino gehiagoko nortasun kulturalaren ohizko ezaugarriak ezabatzen ziren burdinezko eta altzairuzko sugearen arroiletako izen eta izan gabetasunean. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.
Ideologiaren mendean, berben pedigriak baldintzatu du egilea ez eze kontatu nahi izan duena bera ere. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 46. orr.
Txakurrak kalean harrapatu eta, pedigria faltsifikatuta, haiek saltzetik bizi zen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 302. orr.