Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pedagogiko izond pedagogiarena, pedagogiari dagokiona. ik pedagogia 2.

Asmo pedagogikoak agintzen du hemen alfabetoaren mugaketa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 216. orr.

Helburu pedagogiko bat badu.  Berria - Kultura   2004-06-29

Hedabideek funtzio pedagogikoa ere izan behar dute.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Ez dakit zer ikasiko zuen aldizkari hartan sistema pedagogikoez, ezer ez segur aski.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.

Arrazoi pedagogikoak direla medio, edukiaren arabera sailkatuak ematen ditugu: Otoitzak, Gutunak, Aholku espiritualak, Lege-testuak eta Azken gomendioak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Eskola-sistemaren barruan bertsolaritzaren aplikazio pedagogikoa aintzat harturik eginiko esperientziei.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 216. orr.

Estilo oso pedagogikoa du, bai azalean, bai mamian.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Jolas pedagogikoa, inondik ere, helduen bizitzarako ere irakaspen polita dena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 97. orr.

Hori betetzea exijitu nahi diogu Estatuari, etengabe, oso modu pedagogikoan eta formak asko zainduz.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Musika eskolen eginkizun pedagogikoa eta erakunde horien kudeaketa aztertuko dute zenbait adituk.  Berria - Harian   2006-04-05

Aurreneko bertute pedagogikoa arazo hauetan taktoa izaten da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 77. orr.

Arlo filosofikoan, moralean, legalean zein pedagogikoan sutsu aldarrikatu zuen ezberdintasuna.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 47. orr.

Donostian, Adarra talde pedagogikoan ere ibiltzen zen, eta orobat irakasleen sindikatuetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.

Gaitasun pedagogikoko proba praktikoak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.

Jardunaldi Pedagogikoak hasiko ditu bihar Ikastolen Konfederazioak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Udako Topaketa Pedagogikoak antolatzen ditu, laugarren aldikotz.  Herria   2003-05-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus