Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero eta sukartuagoa aski pazient den petxeroa. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 54. orr.
Pazienteek ordutegi zehatzak dituzte jaikitzeko, jateko edo medikaziorako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.
Mediku eta pazienteen arteko harremana. Berria - Harian 2005-02-04
Edozein delarik ere ernalketa lortzeko erabiliko den teknika, itxaron zerrendara pasatzen dituzte pazienteak. Berria - Harian 2005-07-16
Urgentzietan pazienteek komunzki lau oren beha egon behar dutela ikusiak izan aitzin, horrek aski argi erakusten baitu langile eskasia. Herria 2005-06-23
Azaldu naiz, izena esan diot, bere paziente izana duela hogeita bost urte. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 117. orr.
Neurologoak bere zazpi pazienteren historiak bildu zituen An anthropologist on Mars (Antropologo bat Marten) liburuan. Berria - Kultura 2004-01-02
Mekanikari gazte bat zen Bennetten azken pazientea, neurofibromatosi hedatua zuena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.
Nire pazienteetako bat da; hiru urte zituenetik ezagutzen dut. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.
Pentsamendu hori bere gogamenaren zokoan egongo da erietxean pazienteak ikusten ari den bitartean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.
Erizaina, tinturazko errubia, botika kaxarekin ailegatu da, pazienteei pastillak bonboiak lez banatzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 306. orr.
Ez dut uste ni, "Arratoien gizona" eta Freuden beste paziente lizun guztiak bezala, lau urterekin zakila tente jartzen zaien ume nazkagarri horietakoa nintzenik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 71. orr.