Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patronatu (orobat patronato g.er.) 1 iz fundazio jakin batzuen zuzendaritza-kontseilua.

Emakumeak, berriz, borrokalari horien pareko kideak, ongintzako patronatu, haurtzaindegi, tailer gehienen sortzaile izan ziren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.

Aitzinean ez zitzaien Dekretalen bigarren liburua baizik aipatzen, ez zuten entzuten galde-ihardespenez, ordezkatzez, eliza-sariez, kontratuez, patronatuez, salaketez beste solasik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 36. orr.

Orain arte [gerrako paper] haiek itzultzeari uko egin dio Artxiboa kudeatzen duen Patronatuak.  Berria - Mundua   2004-05-22

Baiones Tipien Patronatu Laikoa 1911n sortu zen.  Berria - Harian   2005-12-09

Patronatuak bi hilean behin egiten zituen bilerak. plana onartu aurretik Aralarko Natur Parkearen Patronatuak txosten bat aurkeztu beharko du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-04

Ormazabal, Uruñuela eta O'Shea, hirurak dira Joxemi Zumalabe Fundazioaren Patronatuko kideak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Azpeitiko Euskara Patronatuaren Erabili.com webgunean, itzulpen bitxia irakurtzea begitandu zaio.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Emakumearen Babesarako Patronatuaren Probintzi Batzordeek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

2 (hitz elkartuetan)

Pilotalekua bera ere eraberritzeko asmoa agertu zuten, gainera, Donostiako Udal Patronatuko arduradunek.  Berria - Kirola   2004-02-20

Bertan behera geratu da Donostiako Kirol Patronatuko greba.  Berria - Ekonomia   2004-06-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus