Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joan nintzen idazkaritzara, egin nituen han egin beharreko patrifilioak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.
Pertsona esateko, kristau; baimena aipatzeko, bulda; entsalada maneatzeko, bedeinkatu; errusina edo usina, doministikua; kontuak azkar konpondu, patrifilioak egin. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 146. orr.
Notarioarenean eskriturak eta gainerako patrifilioak egiten ibili ginen garaian esku artean izan bainituen haren agiriak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 84. orr.
Gauza guztiak bere begien aurrera agertzeko borrokan ari dira: burduntzalia, intxaur beltzezko mahaia, Arantzazuko egutegia, telebista... irudiak pilatu egiten zaizkio begien aurrean, oraindik horrelako patrifiliorik! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 327. orr.