Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bestetik, modan zeuden piezak moldatzen zituen, hala nola pasodobleak, tangoak, mazurkak, polkak, fox-trotak... Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 15. orr.
Elgetarena, esate baterako, pasodobleak jotzea omen zen; horretantxe izan hura maisu berezia. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 17. orr.
Doinu mota anitz entzunarazten du: klasiko, jazz, baltse, tango, paso doble... ahantzi gabe fandangoak. Herria 2003-12-11
Pasodobleak eta tangoak dantzatzen sukaldean ikasi nuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 389. orr.
Pasodoblearen martxan desfilatu genian gorpuaren aurretik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 105. orr.
Orkestra pasodoble alai batez hasi zen; areto erdi hutsean are ozenago entzuten zen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 169. orr.
Gelatxok jotako pasodoble triste batek lehenengo malkoak isurarazi zizkion nerabeari... Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 45. orr.
Helduta dantzatzeko pasodobleak. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.
Rafael Domenechen El embrujo de Anna pasodobletik [...] hasi eta obra modernoago batzuetara igaroko dira, Aita bitxia filmeko soinu bandara, esaterako. Berria - Kultura 2004-08-04