Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
La Salleko pasillo eta gelak goibelak iruditzen zitzaizkidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.
Pasillo horri Pauso Galduen Galeria esaten diote gaixoek. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.
Gerritik hartu eta pasillora atera nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 188. orr.
Pentsioan, ostera, apur bat aparatosoa izango zen pasillora biluzik irtetea. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 71. orr.
Esertzeko agindu dizute, eta pasilloaren erdian utzi zaituzte kanpoan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 28. orr.
Polizien pausoak pasilloan galdu arte itxaron duzu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 112. orr.
Egunargitzen ari zuen eta pasilloko bonbilla ahulak ahulago zirudien bere horitasunean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 91. orr.
Pasilloz pasillo, gelaz gela, negarti bat kontsolatu, liskarti bi baztertu. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.
Primerako bagoia ia hutsik topatuko duzu eta trenaren pasillotik bagoirik bagoi joanen zara. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.
Bigarren solairuko pasillora heltzean besotik heldu zidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.
Askotan ikusi nuen fakultateko pasilloetan amorruz, itxaropenez... benetan emozionatzen zen gizona zelako. Berria - Kultura 2004-10-07
Neskak beren eserlekuetara joan ziren pasilloan aurrera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 73. orr.
Batzuetan, ni baino lehen altxatu eta bere egitekoetara joaten zelarik, prenda lorratz bat utzi ohi zuen pasilloan barrena. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 76. orr.
Zurezko eskaileretan gora, pasillorik pasillo geletaraino eraman gintuzten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 130. orr.
Pasilloz pasillo, gelaz gela, negarti bat kontsolatu, liskarti bi baztertu. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.
Ukabila goian zutela, krabelinak jaurti zizkioten zerraldoari ikurrinez egindako pasillotik. Berria - Euskal Herria 2006-03-02
Halako etxe-zulo batera eraman gintuen Mahmud gidariak, pasillo luze, bukaezinetan barrena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 219. orr.
Pasillo luzean aurrera egin zuen sukaldeko ateraino. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 11. orr.
Sarrerako atea itxi eta pasillo laburrean hiru urrats eman bitartean. «Kuskue tanden», 2004 - 10. orr.
Jendaila zeharkatu ondoren pasillo ilun eta estu bat igaro zuten, boxeolariek kamerino inprobisatu bezala erabili zuten saloi handi batean amaitzen zena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.
Hotela txikia da eta gelan, berriz, txerpolariarenak eta bi egin beharra dago ohearen eta hormaren arteko pasillo txikitik pasatzeko. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.
Hipnotizatuta balego legez zihoan pasillo argitsuan barna. eskailera mailak binaka igo eta pasillo ezkoztatuan draz drazz nindoala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.
Orduan bai, arrapaladan ihes egingo genuen klausurako pasillo ozenetatik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 147. orr.
Zaratak erakarrita Blas agertzen da pasillo bukaerako atean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.
Komedoretik irtetean, txokolate katilua pasillo zoruan topatu nuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 132. orr.
arteko pasillo (3); pasillo ilun batean (3)
arteko pasilloan (3); etxeko pasilloan (4); pasilloan aurrera (3); pasilloan barrena (20)
atera zen pasillora (3); pasillora irten (3)
pasiloan barrena (4); pasiloan zehar (4)
pasilu luze (3)