Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasibitate (20 agerraldi, 7 liburu eta 8 artikulutan; orobat pasibidade g.er.) iz pasibotasuna.

Agian pasibidadea edo erosotasuna leporatuko didazue, elkarrizketatan ezer ez aportatzea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 54. orr.

Poza, ekintza eta pasibitatea nahasian dituen bizitza bat zen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.

Une hartan, nik uste pasibitate hutsa izan zela: han egon, ez ezer esan, ez ezer egin, eta inertziari utzi, beraz, bere bidea egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 34. orr.

Lamarcak eta Arteagak izandako jarrera salatu zuen Bilgune Feministak: «Ez dute ezer egin eta erabateko pasibitatea erakutsi dute».  Berria - Harian   2005-07-01

Gezurrezko pasibitatean biltzen dira, eta hemendik oker asko jaiotzen zaizkie Jauna hainbeste desohoratzen dutenei.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

Hurrengo atalen izenak: dominazioa eta pasibitatea, ikasketak, nerabezaroa, sexualitatea, lana, motibazioak, [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 218. orr.

Nola ez nuen onartzen haren isiltasuna, ezta haren pasibitatea ere, aitak umiliatzen zuen bakoitzean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus