Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere lana horretara mugatzen zen, paseatzera eta begiratzera. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.
Grazia ikaragarria egin zion Florent goiz guztian Claude Lantierrekin paseatu zela entzuteak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 61. orr.
Kale-jantzian zebiltzan poliziekin paseatzen ikusi ohi zuten sarritan, serio-serio hizketan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 74. orr.
Pentsa ezan, ezagutu besterik ez eta besoa emanda elkarrekin paseatzen! Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 73. orr.
Goiz osoa paseatzen eta marrazten eman ondoren, Hewson familiarenera itzultzen ziren bazkaltzera guztiak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 207. orr.
Kaleetan zehar paseatzen ibili naiz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 316. orr.
Oso garbi gogoratzen dut zein lasai ibiltzen nintzen, baita gauez ere, Languedoc-Rousillon-eko haran bakarti eta harritsuetatik paseatzen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.
Berrogeita hamarren bat lagun zebiltzan paseatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.
Gelan batera eta bestera paseatzen zen larriturik, bere buruari galdeka zer jantziko ote zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.
Tiroen beldurrik gabe paseatzen zen han barrena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 437. orr.
Egunez, arima herratu gisara paseatzen ziren herriko kaleetan, eta gauean negar egiten zioten ilargiari. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 47. orr.
Salmenten nahaspila eta istiluen artean paseatzen zen, merkatuko kaleetan barrena ibiltzen zen pauso txikiz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.
Gelan aurrera eta atzera paseatzen zen astiro, eta berak seinalatutakoak erantzun behar zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 166. orr.
Ezin da paseatu ala? -galdetu zuen Zalakainek. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 152. orr.
Aparkalekurako bidean bikote bat ikusi nuen lorategian poliki paseatzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.
Ihesean gindoazen, edo harro eta gaizto paseatzen, larderiatsu, geure jabe ziren kale haietatik mendialde iragarri ezinezkorantz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 156. orr.
Ibai ertzean eguzkitan paseatzen ari nintzela, zalantza sartu zait nire zentzu onean ote nagoen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 324. orr.
Ez nituen jadanik ikusten emakumeak, kizkurgailuak buruan, lasai asko paseatzen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 124. orr.
Sait Patrick Katedrala, paseatzeko horren atsegina den Bosgarren Etorbidea, Metropolitan Museum [...]. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 11. orr.
Paseatzeko eta solastatzeko lagunak, alaialdian elkarrekin irri egiteko lagunak, ilunaldian elkar kontsolatzeko lagunak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.
Topaketa odolgirozko horiek izan ez zitezen, talde bakoitzarentzako paseatzeko ordu bereiziak antolatu beharra izan zuen zuzendariak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 89. orr.
Txukun-txukun jantzita ateratzen da arratsaldero paseatzera. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 11. orr.
-Paseatzera eramango zaituztegu -esan zuen Billek-. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 75. orr.
Jatetxetik ateratakoan, paseatzera joatea proposatu nion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.
-Eskuak gibelean lotu, eta paseatuz ematen zituen eskolak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 65. orr.
Bestela, neska hispano kontratatu batek paseatuko zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.
Ederki zekien emazteak lagunen inbidia eragiteko paseatzen zuela bera abenidan gora eta behera, trofeo baten moduan. «Bizia lo», 2003 - 15. orr.
Arratsaldeetan hiri osoan zehar paseatzen ninduen. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 36. orr.
-Ez dituk hire putak paseatzera eroaten? Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 81. orr.
Haurra paseatzen jartzen bahaute, pasea ezak, Jainkoarren. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 41. orr.
Espaloian, emakume larruz jantziek beren zakurtxo pedanteak paseatzen zituzten. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.
-Txakurra paseatzera? Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 150. orr.
· Paduan zehar paseatuko nauen bus bat hartu, eta bidean ikusten ditudan seinaleei esker dakit halako eraikuntza Chiesa Eremitani dela, hurrengoa Unibertsitatea, [...]. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 71. orr.
Geu gara hankak eta eskuak puztuta batetik bestera gure gerri berria paseatzera behartuta gaudenak. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 21. orr.
Hilero txeke bat hartu, bizitzeko diru juxtuz, eta pobretasuna paseatu eskuak dado jokoan trebatzen ziren bitartean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 94. orr.
Sartu, eta gelan barrena paseatu zituen bere begi biribilak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 79. orr.
Begirada paseatu zuen sukaldean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 146. orr.
Haren oroitzapen bihotz erdiragarria paseatu zuen Guyanako gau argitsuetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 337. orr.
Lulu jaiki zen, eta une batez dendan zehar paseatu zuen, irribarrez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 288. orr.
Kalera noa dena ahazteko; beste edonork bezala paseatzen dut, baina kaleetan ez dago ezer, jendea eta dendak baino ez. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 71. orr.
Baina askotan paseatzen zuen kale hartatik edota egon ohi zen inguruko kafeterietako batean zerbait hartzen, juxtu bere ustez ni pasa nintekeen orduetan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 30. orr.
Inoiz ez zekien eskuekin zer egin paseatzen zuenean. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 61. orr.
Ama etorri zaizu gero gogora; Bilbora bisitan etortzen zitzaizunean elkarrekin nola paseatzen zenuten. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 159. orr.
Denok maite genuen Marga apur bat, baina Matiasekin paseatzen zuen, Matiasek usaintzen zizkion perfumeak hurbilen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 52. orr.
bakarrik paseatzen (4); elkarrekin paseatzen (4); hirian paseatzen (3); hondartzan paseatzen (3); kalean paseatzen (3)
paseatzen ari (36); paseatzen ari zen (6); paseatzen da (5); paseatzen dira (3); paseatzen dut (3); paseatzen genbiltzala (3); paseatzen hasi (9); paseatzen hasi zen (4); paseatzen ibili (11); paseatzen ibili ginen (3); paseatzen ikusi (5); paseatzen ikusten (3); paseatzen jarraitu (7); paseatzen zebilela (4); paseatzen zebilen (6); paseatzen zen (12); paseatzen ziren (7); paseatzen zuen (7)
poliki paseatzen (3)
elkarrekin paseatzera (3); nirekin paseatzera (3)
paseatzera atera (19); paseatzera atera nintzen (3); paseatzera aterako (3); paseatzera ateratzen (14); paseatzera bidali (4); paseatzera eraman (5); paseatzera eramaten (4); paseatzera irten (5); paseatzera irten ginen (3); paseatzera joan (10); paseatzera joatea (5); paseatzera joaten (8); paseatzera joaten ziren (3)