Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Marihuana..." murmurikatzen zieten pasealariei hormaren kontra zeuden mutilek, denak beltzak edo hispanoak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 72. orr.
Bide guztietan barrena aurkitzen ziren zomorro burrunbari urre-koloreko horiek, baketegi haren egiazko jabeak, ibilbide eta zidor haietako egiazko pasealariak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.
Kazetari tropa ugaria -dolu-egileak adina-, pasealari kezkagabeen tankeran. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.
Dutertre, metrailatzailea eta ni, hiru pasealari baizik ez baikinen, landetan zehar ibili eta lepoa gehiegi jaso beharrik gabe, ez baitu egiaz ia euririk ari, etxerantz geldiro itzultzen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 126. orr.
Horretan pauma bikote bat, belardietan paseiari, begira gelditu zait. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 32. orr.
Paseolari maiteminduentzat pentsatua baitirudi kanpoko parkeak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 169. orr.