Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pasaia idekitzen didate, zaintzaleak bi lerrotan emanez, hitzik erran gabe, baina ulertzen dut hori dela ene zelda. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.
Horrela, bazter haietatik iragaiten ziren alemanak ez ziren ohartzen ote eremu handien erdian segeretuzko pasaia bat bazela. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 21. orr.
Promenade erraiten dit, xutitu eta ateratzera noa baina zaintzaleak pasaia hesten dit. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 38. orr.
Sophie, gisa guziz, ez da ohartu pasaia horrek Txominen baitan sortu duen emozioaz eta herio zelaiko azken hilabeteei buruz galderen pausatzen segitzen du. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 198. orr.
Lertxun pasai handi bat izan omen da ere. Herria 2003-10-23
Aitzina noa, pasaia den tokitik, eta hesia hesten da ene gibeletik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 39. orr.
Hortako badituzte murru hortan pasaia batzu utzi beharrak, 41 pasaia orotara. Herria 2003-08-07
Eretz eta Cisjordanian Gazako pasaia hartan eta Cisjordaniako lur haietan lanak dituzte denek ere. Herria 2003-06-12
Horko olatu nasaiak, itsasotik zenbeit kilometretan dire eta pasaia libro utzi behar zen untzi kozkorrak olateietaraino heltzeko... Herria 2005-02-24
Familia batek galde egin daut jakin araztea, nola laborantzako bide pasaia bat hetsia izan den eta jende hauk ez dutela pasaiarik beren pentzerat joaiteko. Herria 2003-03-06
Ur pasaiak ezarriak izan dira bide azpian eta arroilak garbituak. Herria 2004-07-01
Tiroak entzuten dira, nola urtso sasoinean pasaia haundiak badirelarik. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.
Orreagako lepoa betidanik ezagutua zen, uso pasaia famatu bezala, oraiko gisa. Herria 2004-02-05
Urtxo pasaiak aldiz askoz apaldu dira: 840.000 urtxo aurten (jaz, 1.140.000). Herria 2003-12-04
Ardiak bidean lerroan zebiltzan gero, autoen pasaiak trabatuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 21. orr.
A-63an autoen pasaia ere gelditu zuten, gidariak Donibane Lohizuneko iparraldean ateraraziz. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Senperera heltzean, bidaiarien pasaiak kontrolatzen eta haien orgak bai puskak miatzen zituzten Guardia Nazionaleko soldadu saldoa topatu zuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.
Orok nahi dugula bakean iragan, lur huntako pasaia. Herria 2002-10-31
Inguruko herrietako gisa gripak pasaia on bat egin du hemen ere, anhitz jende hunkiturik izan da. Herria 2005-02-10
Kontseiluak ez du onartu Joseph Aguerre-ren galdea: Herriko lur batzuen alokatzea Bizkarluze mendian, Itsasuko kabalen alha leku eta pasaian direlakotz. Herria 2001-07-12
Hala da udan, pasaiako jende harek etzuela beti [pilota] jokoa ezagutzen. Herria 2005-10-20
Medium bat bezala ikusten dut ene burua, pasaiako txori bat banintz bezala, migratzailea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 151. orr.
Pasaiako xoriek eta ainitz mamutxek beren usaiak aldatzen hasiak dituzte, zenbait badira berantegi heltzen direnak bere sasoinean kafiren egiteko. Herria 2004-01-15
Eta pagatoki bat ezarriko omen da, kamiun pasaia mugatzeko gisan. Herria 2005-02-24
Egunoroz 10.500 auto edo kamiun pasaiaren menturarekin. Herria 2005-02-24
Beherapenean gaude, aroa ezti, ona orokorki, euri pasaia batzuekin. Herria 2005-10-20
Goizean ohi bezala: karrika pasaia, bertsulariekin, Mixel Xalbador, Jean Louis Laka eta Fermin Mihura, Arrola, Space Banako, Ziganteak eta Larrain dantza Herria 2003-04-17
Hala da ze, esana zidaten beste dena, zera, pasaia merkeagoarena, behin ontzian klasez aldatzearena, tratu bereziena, e.a., e.a., den-dena... Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 261. orr.