Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasada (55 agerraldi, 36 liburu eta 10 artikulutan; orobat pasara 30 agerraldi, 14 liburu eta 10 artikulutan, eta paxara g.er.) 1 iz pasaldia.

Garbigailuan sartu nituen denak; gero konturatu nintzen nire kamixeta hartan ere bazela tantoren bat, eta eskuz eman nion pasada bat harrikoan, ri-rau.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 152. orr.

Lan handiena goizez egiten dugu, nik edo gure neskame Mariluzek: aita altxatu, garbitu, etxeko pasada egin, bazkaria eman...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 132. orr.

Barran geratu baino lehen, pasada azkarra egin zuen kafetegitik, baina ez zuen inor ezagunik aurkitu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 131. orr.

Beti horixe gustatzen zaigu: afaldu eta pixka bat mahaian egon, kontu batzuk esanez; eguneko pasada egin eta ohera joatea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Hara heldu nintzenean, jostailua alura hurbildu nuen "pipitatxoa" (hala deitzea gustatzen zait nire klitorisari) xerkatuz, hau pottolo eta gorri jarri zitzaidan lehenengo pasadan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 101. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gehiago oraindik kamioien pasara handitzen denean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

2 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Erromatar honek ere bere diruaren kezka zuen, are kezka handiagoa Beshirrek baino, eta ez zuen asmorik lan-pasada nardagarri hura debalde jasateko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 188. orr.

Aita Tontonek ama Gabyri: "ohe-pasara bakoitzean umegorri bat egiten didan".  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 258. orr.

Afari eder bat eta larru-paxara bat putetxean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 164. orr.

Laurogeitaka urte (eta gehiago, segurutik) iraun dezakeen bizi-pasaren ondoren, zer egiten du zoriontsuak?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.

Heldulekutik hartu zuen, zapiari tutu eginez larakoak garbitu zituen, ama batek umearen belarri eta sudur zuloak garbitzen dituen bezala; gero garbi pasada bat egin zuen aurrealdean, beste pasada berdina atzealdean eta atsedenik hartu gabe, heldulekutik askatu gabe, igurtzialdi bat aurrealdetik eta beste bat atzeralditik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 57. orr.

Garbitu pasada eman zion aurpegiari eta jantzi, alkatearentzat lan egiten zuenetan bezala, galtzak gorri eta atorra berde, edota atorra gorri eta galtzak berde.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 181. orr.

Bertara heldu, eta barra aldeko aurpegi gorrituei ikusi-pasara azkarra eman die.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 7. orr.

Behar du Dylanek lasaialdi bat, sendatu-pasara bat, eta Yoloren aitari ongi etorriko zaio konpainia, laguntza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 143. orr.

Artikuluak irakurketa norabide bakarra du, taldekako suizidioez ohartarazi nahi da, eta gain pasadaz irakurriz gero, hor duzu heriotzen arduraduna ere: sarea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 202. orr.

3 adkor logikoa edo normala dena gainditzen duen gauza.

Ez duk igual, batzuetan ez nauk kontrolatzen, baina pasada bat iruditu zaidak hik esandakoa...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 296. orr.

Atzokoa, beharbada, pasada bat izan zen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 155. orr.

Horrelakorik berriro ez, pasada gehiagorik ez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 161. orr.

Ikuspegi izugarri polita zegoen: eguzkia sartzen, eta Baltoroko bailara osoan haren itzala proiektatzen; pasada bat.  Berria - Kirola   2004-08-03

-Pasada bat, Mikel.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 158. orr.

4 jipoialdia.

Autoa arakatzean, paperak aurkitu zizkioten eta pasada ederra eman zioten.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 185. orr.

Banekien Marrok, han harrapatuz gero, pasada on bat emango zidala, onenean; izan ere, ziur nengoen Marro gauza zela norbait aienarazteko, gehiago ez agertzeko moduan; halako irudi beltza genuen auzoko haurrok pertsonaia beldurgarri hartaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

-Sekulako pasara eman diet -esan zidan, aurpegia gorri-gorri eta artean arnasestuka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 169. orr.

Etxeko nagusiak, badaezpada ere, berriro itzultzeko gogoak gorputzetik kentzeko izugarrizko pasada eman zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 247. orr.

-Tropikoak [...] pasada ederra ematen omen ziok gorputzari.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 87. orr.

Valentziak asteazkenean Kopan hartutako pasada mesedegarria izan daiteke.  Berria - Kirola   2004-01-25

5 pasadan adlag bidez, iragaitzaz.

Han pasadan zen moja batek, nire biraoa entzunda, nigatik errezatuko duela agindu dit.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 136. orr.

Handik pasadan zen eskeko batek gertatukoa ikusirik, arriskuak arrisku ibaira jauzi egin eta haurra salbatu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

Pasadan ohartu zen gizonaren ilajean xerlo horiak bazeudela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.

Zergatik ditut horrelako pentsamenduak, pasadan bada ere?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 116. orr.

Gainera, pasadan bururatu zitzaion etorkizunerako onuragarri suerta zekiokeela gezurra.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 183. orr.

Ia ezer jan gabe nengoen azken hogei orduetan, baina aitak pasadan bezala aipatutako beste atentatuak jateko gogoa kendu zidan derrepentean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 144. orr.

6 pasadaz adlag pasadan.

Behin baino ez diat ikusi, eta pasadaz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pasada bat (9); pasada ederra (3); pasada eman (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus