Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partzuergo (orobat partxuergo g.er.) 1 iz interes berak dituzten enpresen edo erakundeen elkartea, egitasmo edo jarduera batean elkarrekin parte hartzeko.

Ondoren partzuergo eta industria erraldoien eskuetan geratu zen ikerkuntza.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 46. orr.

EADS aeroespazioko partzuergoak du Airbusen akzioen %80, eta BAE Systemsek %20.  Berria - Ekonomia   2006-01-18

Abiadura handiko 75 tren egiteko bi adjudikazio eta haien mantentze lanen kontratua lortu du Beasaingo CAFek eta Alstom konpainia frantziarrak osatutako partzuergoak Espainiako Renferekin.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Proiektua Pacific LGN partzuergoaren esku dago Repsol-YPF, Bristish Gas eta Panamerican Gas konpainiek osatzen dute partzuergoa.  Berria - Mundua   2004-05-28

CAF-Siemens partzuergoak irabazitakoa guztira 260 milioi euroko kontratua da trenak egin eta sei urtez haien mantentze lanak ere egiteko.  Berria - Ekonomia   2006-01-11

Beste %80 EADS European Aeronautic Defence and Space Company partzuergo europarrak du.  Berria - Harian   2005-01-19

Victor Moreno, suhiltzaileen partzuergoko bozeramaleak gorpuaren egoera ez dela ona azpimarratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

Iztuetak Haurreskolak Partzuergoko zentroetan izena emateko epe berri bat iragarri zuen atzo: maiatzaren 17tik 28ra.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Euskal Euro Hiria deitu egitura horretan hegoaldetik barne dira: Gipuzkoako diputazioa eta Bidasoa/Txingudi Partzuergoa (Hendaia/Hondarribi/Irun); eta Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoa.  Herria   2005-04-28

Udalek, diputazioek, Eusko Jaurlaritzak, mankomunitateek nahiz partzuergoek izaten dute zerikusia.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Giza Genomaren Partzuergo Publikoak giza genomaren zirriborro berritua aurkeztu zuen.  Berria - Gaiak   2004-12-18

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ordurako seme-alabok geure gain bizi ginen, bakoitza bere gisara, eta aitari erretiro ederra geratu zitzaion Ur Partzuergotik, BBK-ko pentsio plana kontatu gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 125. orr.

Joan den urtarrilean Bilboko Ur Partzuergoak azpikontratatutako enpresetako 280 langilek greba mugagabea abiatu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-06-02

Errusiako Gazprom gas partzuergoari abal bat emateko prest egon zen bere gobernua, agintea utzi baino aste batzuk lehenago.  Berria - Mundua   2006-04-04

Bizkaiko Garraio Partzuergoak egin dituen kalkuluen arabera, asko gutxituko da metrora sartzeko denbora.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak 7,5 milioi euro emango ditu Nafarroan eta Errioxan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

ITP delakoak Gamesa eta SENERekin batera industriagintza militarraren esparruan euskal enpresa partzuergorik garrantzitsuena osatzen du etekin ikaragarriak lortzen ditu munduan zehar sufrimendua, heriotza eta sarraskia sortzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Neurri honek giza eskubideak larri urratzen dituela salatu dute Amnesty International (AI), Mugarik Gabeko Medikuak eta Italiako Elkartasun Partzuergoak (CIS).  Berria - Mundua   2004-10-05

3 partaidetza.

Bakoitzak banaka lurra edukitzea, ez partzuergoan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 269. orr.

Anaia Josuren eskuzabaltasunak partzuergoan utzitako etxeko komunaz jabetu eta bainuontzia ur hotzez bete ondoan, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.

Espainian teilapea, lan-kontratua, ordenamendu nazionalaren onarpena, "integrazioa", galdatzen dio, h[au] d[a], nolabait partzuergo etnikoa, tribukoa izatea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.

Arrakasta bekatu bat da, atentatu bat da... jendeen elkarrekikotasunarentzat, erkidetasunarentzat, partzuergoarentzat, komunitatearentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus