Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partiketa 1 iz partitzea, banatzea. ik banaketa.

Xedapen horixe dator Luis Errukitsuak, 837. urtean, Aix-la-Chapelleko batzarrean, bere hiru seme Pepin, Luis eta Karlosen artean egin zuen banaketan ere ; bai eta enperadore berberak hogei urte geroago Lotario, Pepin eta Luisen artean egin zuen beste partiketa batean ere.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 329. orr.

Gaur egun, ardura guztiak biren artean partitzeko joera gailentzen ari denean [...] partiketa hori posible zela sinistuta bizi izan garenoi geratu zaizkigu agerian desberdintasun nagusiak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 47. orr.

Trieste lehen inperio austriarraren lurraldea zen eta orain Italiarena da Bigarren Mundu Gerraren ondorengo partiketagatik.  Berria - Kultura   2004-07-28

Domingo borreroa soldaduekin parekatu zuten jan-edanen partiketan, eta nik abaurretarrekin banatzen nuen neure puska.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Jabetu zen nagusia gero eta gehiago aberats zedin arrisku pertsonalak hartzen zituela, eta mozkinen partiketa eskatu zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 93. orr.

Errentaren eta aberastasunaren gaineko benetako zerga progresiboek eragin itzela dute tartaren partiketan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ondare partiketek eten zuten tradizio hori.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 143. orr.

Bihitegiok [...] zeregin gaiztoa bete behar izan zuten Bigarren Mundu Gerraren ondoren egin ziren lur-partiketen kausaz: Rijeka eta Rijeka inguruak Jugoslaviaren esku gelditu zirelarik, handik bidali zituzten milaka eta milaka italiarren bizileku izan ziren Il Silos izeneko bihitegiok.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.

Bihar hitz egingo dugula, diru partiketan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 255. orr.

Goizero ogi partiketa egiten zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 85. orr.

Kamioi-partiketak, garraioak eta halakoak gurditxo batez egitera behartu gintuzten, fusil ahoak garondoan ipini zizkigutelarik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus