Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parrokia (orobat parropia eta parroki g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian parrokia agertzen da) 1 iz sakramentuak ematen diren eliza, erretore baten ardurapean dagoena; erretore eta eliza horri dagozkion eliztarren multzoa eta barrutia.

Altzako San Martzial parrokiako elizan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 102. orr.

Lehenik izan dute, goizean, meza parrokiako elizan.  Herria   2001-07-12

Parrokia bat ez da gutxiago elizako kanpandorreari kanpai bat falta ziolako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 216. orr.

Auzoa hustu egin omen duk, hiriko parrokiarik zaharrena eliztarrik gabe utziz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 224. orr.

Ezkongabea, musikaria eta parrokiako abesbatzako kantaria.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Biok parrokia bereko apaizak garelako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 86. orr.

San Klemente parrokiako erretoreak, aita Mathieuk.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.

-Bakarrik hilabete zenbait daramatzat herri honetan -abisatu zuen parrokiako erretore-laguna zen Michel Bordaguibelek-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 20. orr.

Chasuble doktoreak, parrokia honetako erretore jaun agurgarriak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 92. orr.

Parrokian beste omonier bat bazen, Frantzia erditik jina.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 110. orr.

Agustin deunaren deituraz 6 parrokia baditugu hegoaldean: Iruñean, Zigoitiako Etxaguenen, Kasedan, Arenazan, Elorrioko Etxebarrin, eta Erandion. Ega ibaiaz ezkerraldean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 341. orr.

-Parrokia ez da aberatsa, baina lortuko dizuet diru puxka bat, honek merezi du-eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 172. orr.

Hainbat astetan batetik bestera lan bila ibili ostean, parrokiako basetxe guztietan barna, Charliek lan bat aurkitu zuen; esnezale eta artzain, Cox laborariaren lurraldean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 66. orr.

Natalinak gure bazkaria egiten zuenean, parrokiako pobreei ere emateko adina egiten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 183. orr.

VI-VII. mendekoak dira, eta, beraz, Iruñeko parrokia bateko nekropolia da.  Berria - Harian   2006-03-22

Parrokiako liburuetan begiratuta erraz aterako nituzke daturik oinarrizkoenak: noiz jaio zen, noiz hil zen eta halako batzuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 49. orr.

Hori bera azalduko duk bihar parrokiako orrian.     «Bizia lo», 2003 - 120. orr.

2 (eraikina)

Andra Mari parrokia lepo bete zen 24 urteko txirrindulariaren hiletan.  Berria - Kirola   2004-10-26

Haurrak eskean atera beharko dituk parrokiako atarira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.

Bazkaltzera itzuli nintzen, parrokiako baratzetik igaroz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 49. orr.

Urte hartan, zubia zabaltzeko helburuarekin, kapera bota eta Ama Birjinaren irudia, prozesioan, San Pedroko parrokiara eraman zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 217. orr.

Begoñazpiko parrokiara joan zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 170. orr.

Rada jeneralak [...] Kale Nagusia eta San Juan Plaza menderatuak zituen erdialdean; baita Lizarrako San Pedro parrokia eta Puikoa ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 164. orr.

Laurogeita lau banku berri egin dituzte orain parrokiarako.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 64. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik parrokial.

Bertze nonahi parroki orritzat ere hartuko ez zuten paper multzo gaizki antolatu hori.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

-Aulki batzuk; besterik ez: parrokia-areto txiro bat nola.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

Aitasantutza ikusi dugu Respublica Christiana modelatzen, gizadiari aldi berean parroki subiranotasunen eta estatu unibertsalen onurez gozatzeko aukera agintzen ziolarik, bataren eta bestearen alderdi txarrak pairatu beharrik gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.

4 irud/hed

Concepción parrokiako saltoki nagusiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Austerrek bere parrokia egina du Euskal Herrian, eta Austerzale euskaldunek gaztelaniazko itzulpenen bidez ezagutzen dute, kalitate handiko itzulpen zainduen bidez».  Berria - Kultura   2006-03-04

5 parrokia-estatu (corpusean parroki estatu soilik)

Estatu unibertsal batek, lehenengo unean zenbait parroki estatu lehiakideren batasun behartutik sortzen denez normalean, gobernarien eta gobernatuen artean leize handiarekin bizitzen hasteko joera izaten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.

Israel eta Judako erresumak, non baitaude judaismoaren sorburuak, mundu siriakoko parroki estatu gerrazale askotariko bi izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 107. orr.

Urrats drastiko hau egitean enperadorea berak konkistaturiko sei parroki estaturi sistema militarista eta ez-feudala ari zen aplikatzen, jada ehun urtez nagusi izandakoa bere Tsin-go estatuan.Kanonistek, halaber, parroki estatu sekularra garatzen ere lagundu zuten, nahiz eta beraiek kontrako norabidean joan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.

Mundu helenikoko parroki estatuen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus